'Rifkin?s Festival' Woody Allenen film berriaren munduko estreinaldiak emango dio hasiera Donostia Zinemaldiaren 68. edizioari

  • 'Rifkin?s Festival' Woody Allenen film berriaren munduko estreinaldiak emango dio hasiera Donostia Zinemaldiaren 68. edizioari

  • DataEkainak 25
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Gipuzkoan filmatu zen komedia erromantiko hori, Elena Anaya, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi López, Wallace Shawn eta Christoph Waltz aktoreekin

Rifkin’s Festival Woody Allenen film berriaren munduko estreinaldiak emango dio hasiera, lehiaketatik kanpo, 68. Donostia Zinemaldiari, irailaren 18an, Kursaal auditoriumean.

Filma, The Mediapro Studio, Gravier Productions eta Wildside ekoiztetxeena, joan den udan filmatu zen, Donostian eta Gipuzkoako beste herri batzuetan. Donostia Zinemaldira joango den bikote ezkondu estatubatuar baten istorioa kontatzen du: senar-emazteak liluratuta geratuko dira zinema-jaialdiarekin, hiriaren edertasun eta xarmarekin eta zinemaren munduaren fantasiarekin; emazteak affaire bat izango du zinema-zuzendari frantziar batekin eta senarra hirian bizi den emakume batekin maiteminduko da. 

Woody Allenek idatzi eta zuzendu duen komedia erromantiko honetan aktore hauek aritu dira: Elena Anaya –Wonder WomanLa piel que habito–, Louis Garrel –J’accuse, L’homme fidèle–, Gina Gershon –The Insider–, Sergi López –A Perfect Day, El laberinto del fauno–, Wallace Shawn –Radio Days, Princess Bride, Marriage Story– eta Christoph Waltz –SpectreDjango Unchained eta Inglourious Basterds (azken bi film horiengatik bi Oscar® eskuratu ditu)–.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri