?Sua? erakusketak batu ditu Koldobika Jauregi eta Elena Cajaravilleren sorkuntzak

  •  ?Sua? erakusketak batu ditu Koldobika Jauregi eta Elena Cajaravilleren sorkuntzak
    Elena Cajaraville eta Koldobika Jauregik Ekain arte lanak galerian dute azken sorkuntza. (Juan Carlos RUIZ I FOKU)
naiz.eus

  • DataEkainak 19
  • Gaia Ikusizko arteak

Donostiako Ekain arte lanak galeriak ateak irekiko ditu berriro ostiral honetan ‘Sua’ erakusketarekin. Sinbolismoz betetako elementu honen bueltan sortu dituzte mota askotariko piezak Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artistek. Irailaren 5a arte egongo da zabalik.

Sua purifikatzailea, birsortzeko, susmo txarrak uxatzeko. Sua suntzitzailea, basatia, txikitzailea. Hori dena da eta ez hori bakarrik, suak duen karga sinbolikoa anitza eta zabala baita, antzin arotik gaurdaino, hamaika bider irudikatu da eta hamaika irakurketa eman zaizkio.

Elementu natural honen bueltan hausnartu dute Koldobika Jauregik eta Elena Cajaravillek sortzaileek, beren diziplina plastikoa eta ikuspuntua baliatuz suak iradokitzen diena arte bilakatzeko. Irakurketa propioa egin dute. Oihalak, egurra, zilarra eta margoa ikus daitezke sortutako piezetan; ostiral honetatik aurrera Ekain arte lanak galerian, Donostiako Alde Zaharrean, ‘Sua’ izeneko erakusketan ikusgai izango dira.

Cajaravillek hogeita hamar urte baino gehiago daramatza sortzaile gisa, eta bereziki bi esparru lantzen ditu. Oihalekin egindako piezak eta bitxigintza. Batak bestearekin zerikusirik ez duen diziplinak dira eta galerian jarritako piezak ere horrela aurkeztu ditu, alegia, ez dira uztartzen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri