Nafarroako artxibo, museo eta liburutegi publikoetako 281.000 baliabide baino gehiago bilduko ditu Kulturaren Atari Digital berriak
- DataEkainak 12
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak
Dokumentu historikoak, liburuak, aldizkari-artikuluak, eskuizkribuak, argazkiak, mapak, koadroak edo partiturak biltzen ditu
Dagoeneko eskuragarri dago Foru Gobernuak sustatutako Kulturaren Atari Digital berria, Nafarroako artxibo, museo eta liburutegi publikoen 281.300 baliabide biltzen dituena, hala nola dokumentu historikoak, liburuak, aldizkarietako artikuluak, eskuizkribuak, argazkiak, mapak, koadroak edo partiturak.


