Beste mundu bat posible dela zabaldu du Jon Maiak webgune berri batean

  • Beste mundu bat posible dela zabaldu du Jon Maiak webgune berri batean
naiz.eus

  • DataEkainak 11
  • Gaia Arte eszenikoak

Jon Maia bertsolariak itxialdian zehar bertso pertsonalizatuak sortu zituen gaixo zeudenentzat, eta horien artean bat nabarmendu zen. Hortik abiatuta eta mundu berri bat posiblea dela konbentzituta, webgune bat jarri du martxan ideia horren inguruan atxikimenduak jasotzeko.

Jon Maia bertsolariak itxialdi garaian hainbat bertso idatzi zituen boluntariotza ekimen pertsonal modura, itxialdiak eta gaixotasunak kaltetutako jendearentzat. Guztira 280 bertso pertsonalizatu baino gehiago sortu ditu. Bertso eta bertso artean, eta egoera berezi horretan engaiatua, ‘Bihar’ (euskaraz) eta ‘Mañana’ (gazteleraz) –GARAn argitaratua– izeneko idatzia egin zuen. Bertso horrekin bideo bat osatu du orain.

Orduan idatzi zuen testu honek bere bidea egin du, 12 hizkuntzatara itzulia izan da eta leku desberdinetako jende multzo batek webgune bat sortu du bere bueltan. Webgune honen helburua, covid-19aren mundu mailako krisialdia bestelako mundu bat eraikitzen hasteko aukera bilakatzea da, justizia sozialean, berdintasunean, naturarekiko errespetuan, aberastasunaren banaketan eta testuak aldarrikatzen dituen halako baloreetan oinarritua.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri