Hilaren 24an estreinatuko dute 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala

  • Hilaren 24an estreinatuko dute 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala
berria.eus

  • DataEkainak 9
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Intsumisioaren aldeko mugimendua landu du Lander Garrok. Donostiako Antzoki Zaharrean egongo da ikusgai.

Giza Eskubideen Erakustaldia egingo dute ekainaren 22tik 24ra bitartean Donostian, eta bertan aurkeztuko dute Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala. Emanaldia Antzoki Zaharrean izango da, hilaren 24an, 19:00etan.

Lander Garrok zuzendu du lana, eta intsumisioaren aldeko mugimendua du hizpide. Izar Films, Labrit Multimedia dira ekoizleak, eta dokumentalaren babesleen artean BERRIA dago.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri