WIP Latam Deialdia
- DataEkainak 2
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Uztailaren 1a izango da Zinema Eraikitzen saila ordezkatuko duen 'work in progress' berrian izena emateko azken eguna
Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emateko epea ireki du gaur. Zinema Eraikitzen sail aitzindaria ordezkatuko du 68. edizioan, baina helburu bera izango du: Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzea, postprodukzio-fasean dauden filmak amaitzeko.
Aurkeztutako film guztietatik sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautaketa Batzordeak. Gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dute, eta, nagusiki, Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek ekoitzi behar dituzte. Izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.
Cinélatino, Rencontres de Toulouse jaialdiarekin 18 urtez elkarlanean aritu ondoren, Donostiako Zinemaldiak bere kabuz antolatuko du industriako jarduera hau. Irailaren 21ean, 22an eta 23an izango da, eta WIP Europa berria eta IX. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo da.
SARIAK
WIP Latam Industria Saria. Ad Hoc, Deluxe, Dolby, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Sherlock Films (A Contracorriente Films taldekoa) enpresek postprodukziorako laguntzak emango dituzte, ingelesez azpititulatutako DCPa eta Espainian banatzea barne.
WIP Latam onenaren EGEDA Platino Industria Saria. Guztira 30.000 euro gordin emango dizkiote film irabazlearen ekoizle nagusiari, EGEDA Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundearen babesarekin.
Erregelamendua irakurtzekoeta film bat inskribatzeko, klikatu hemen.
HARREMANETARAKO:
Donostia Zinemaldia
Filmen Departamentua
Tel.: +34 943 481212
wips@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com


