Bilboko Udalaren Bilborock Aretoak ohiko jarduerari berrekin dio

  • Bilboko Udalaren Bilborock Aretoak ohiko jarduerari berrekin dio
bilbao.eus

  • DataEkainak 2
  • Gaia Musika

Instalazioetako erabilera anitzeko gela prest dago jadanik uda osoan jarduerak eta ekitaldiak antolatzeko.

2. fase honetan, gehienezko edukiera 50 lagunekoa izango da eta bertaratutako guztiek eserita egon beharko dute.

Maskararen nahitaezko erabilerarekin batera, gel hidroalkoholikoa duten banagailuak jarri dira, baita gomendioak, debekuak eta sarreren nahiz irteeren fluxuak zehazten dituzten eta informazio-kartelak ere.

Bilboko Udalaren Bilborock aretoak ohiko jarduerari berrekin dio. Instalazioetako erabilera anitzeko gela prest dago jadanik udan jarduerak antolñatu ahal izateko. 2. faseak dirauen bitartean, bertaratutakoek eserita egon beharko dute, eta gehieneko edukiera 50 lagunekoa izango da. Momentuz, entsegu-gelak itxita egongo dira.

Une oro, segurtasun eta higiene-arauak errespetatuko dira Bilborockeko ekipamendu osoan. Hartara, ekipamenduaren barruan, bertaratutakoek, artistek zein Bilborockeko langileek maskara nahitaez erabili beharko dute. Agertokian dauden pertsonek maskararik erabiltzen ez badute, haien artean 2 metroko tartea utzi beharko dute, eta ondorioz, agertokiaren gehieneko edukiera 5 pertsonakoa izango da.

Neurri horrekin bateran, debekuak, gomendioak eta sarreren nahiz irteeren fluxuak zehazten dituzten informazio-kartelak jarri dituzte. Halaber, gel hidroalkoholikoaren banagailuak instalatu dira sarrerako atarian, kamerinoetan eta soinu nahiz eta argiztapeneko talde teknikoen eremuan. Bertaratutakoek komunak erabili ahal izango dituzte, baina gehienez pertsona bat egon ahal izango da. Laguntza behar duten pertsonen kasuan, laguntzailearekin sartzen utziko diete.

Garbiketa-lanak indartu dira gela guzti-guztietan, gainazalei arreta berezia emanez, batez ere maizen ukitzen diren leiho edo ateen heldulekuei, aulkiei eta antzekoei. Gainera, airearen berezko zein behartutako berritze-prozesua areagotu da.

Barra zerbitzua itxita dago. Sarreren salmenta edo gonbidapenen banaketa egitekotan, online egingo da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri