Ondorengoaz gogoetatzeko testu eta bideoak bildu ditu 'Jakin'-ek

  •  Ondorengoaz gogoetatzeko testu eta bideoak bildu ditu 'Jakin'-ek
    Jule Goikoetxea. Jaizki Fontaneda / Foku
berria.eus

  • DataMaiatzak 29
  • Gaia Literatura

'Erreminta kaxa' izenburupean, hainbat pentsalariren gogoetak bildu ditu bere webgunean

COVID-19aren ondorenak utzi duen «normaltasun distopiko hau» aztertzeko tresna da Jakin-en Erreminta kaxa. «Horregatik, zer eta zergatik gertatu den, zer ikasi dugun ulertzeko eta irtenbideak begitantzen asmatzeko tresnak eskatu dizkiegu hainbat pentsalariri. Testu nahiz bideo bihurtuta, Jakin-en jasoko ditugu geroaz zein orainaz hausnartzeko. Gure erreminta kaxa propioa osatzeko», adierazi du, ohar baten bitartez, agerkariak.

Oraintxe, hauek dira webgunean eskuragarri dauden gogoetak

Trumoitik ekaitz perfektura?, Aitor Zuberogoitia Espillarena

Jule Goikoetxea Mentxakaren Erremintak

Ameslari sinesgogorren alde, Alba Garmendia Castañosena

Izurria nola geldiarazi, Harkaitz Zubiri Esnaolarena

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri