Donostiako Kutxa Kultur Artegunea ekainaren 2an irekiko dute, Nestor Basterretxearen erakusketa batekin

  • Donostiako Kutxa Kultur Artegunea ekainaren 2an irekiko dute, Nestor Basterretxearen erakusketa batekin
    Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez' erakusketa egongo da irekita Artegunean. Juan Carlos Ruiz / Foku
berria.eus

  • DataMaiatzak 28
  • Gaia Ikusizko arteak

Kubo-Kutxa aretoa irailera arte ez dute zabalduko. Juan Luis Goenagari eskainitako atzera begirako erakusketarekin abiatuko da.

Kutxa Fundazioak datorren astean berrekingo dio bere jardunaren zati bati, eta horrela, besteak beste, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunea ekainaren 2an, asteartean, irekiko ditu berriro ateak. Larrialdi egoera ezarri zenerako irekita zegoen erakusketa (Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez) ikusi ahalko da datorren astetik aurrera. Urriaren 12ra arte egongo da zabalik. Pello Agirre da erakusketako komisarioa, eta artistaren obra fotografikoa du oinarri.

Eureka Zientzia Museoak ere ateak irekiko ditu datorren astelehenean, eta %50eko edukiera izango du. 10:00etatik 19.00 arte egingo da irekita astelehenetik ostiralera, eta 11:00etatik 20:00etara.

Museoko instalazioei dagokienez, Planetariumak eta Volta eta Darwin aretoek % 30ean funtzionatuko dute; simulagailuen aretoa itxita egongo da oraingoz; Animalia, irekita, baina bisita gidaturik gabe; gune komunetan ez da animaziorik egongo (segway-ak, fakirraren ohea…), baina kafetegia zabalik izango da.

Gainera, Energia Txinpartak areto berritua inauguratuko dute, eta, ia hogei urtez errendimendu osoan egon ondoren, hamazazpi modulu erabat eguneratuta dituela itzuliko da. Diseinu berriak eta elektrizitatearen sekretuak ulertzeko moduak erakutsiko ditu, museoaren ezaugarriari eutsiz: zientziarekin ondo pasatzea, alegia.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri