Euskara, katalana eta galiziera sustatzeko konpromisoa hartu du Cervantes Institutuak

  • Euskara, katalana eta galiziera sustatzeko konpromisoa hartu du Cervantes Institutuak
    Irene Larraza, directora del Etxepare Euskal Institutua. Foto: Etxepare
eitb.eus

  • DataMaiatzak 27
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Besteak beste, liburuak itzultzea, azoketan batera parte hartzea, lau kulturen arteko elkarlana sustatzea eta jarraipen batzorde bat sortzea aurreikusten du akordioak.

Kultura eta hizkuntza aniztasuna babesteko asmoz, Cervantes Institutuak, Institut Ramon Llullek, Consello da Cultura Galegak eta Etxepare Euskal Institutuak lau hizkuntzen arteko lankidetzarako lehen akordioa sinatu dute. Lau urterako elkarlana izango da, baina hitzarmena haratago luzatzeko prest agertu dira sinatzaileak.

Akordio horrek hainbat jarduera ahalbidetuko ditu, hala nola, liburuak itzultzea, azoketan batera parte hartzea, lau kulturen arteko elkarlana sustatzea eta jarraipen batzorde bat sortzea. Zehazki, lau erakundeen arteko lankidetza-maila eta egindako lanen eraginkortasuna aztertzea izango da batzorde horren eginkizun nagusia.

Bideokonferentziaz egindako ekitaldian, Luis Garcia Montero (Cervantes Institutua), Iolanda Batalle Prats (Institut Ramon Llull), Irene Larraza (Etxepare Euskal Institutua) eta Rosario Alvarez Blanco (Consello da Cultura Galega) aritu dira, eta hizkuntza-aniztasunaren alde onak nabarmendu dituzte bertan.

Hasieran Coruñan sinatu behar zen akordio horrek 2019ko ekainean Bartzelonako Ramon Llullen hasitako "elkar ulertze eta elkarrizketa lan bat sendotzeko" balio du, Garcia Monterok azaldu duenez.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri