Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Nafarroako 12.000 argazki zahar biltzen dituen webgunea sortu du
- DataApirilak 29
- Gaia Ikusizko arteak, Ondarea
Hamarkada bat behar izan da Nafarroako argazkilaritza ondarea antolatu eta berreskuratze lanetarako, argazki berriak argitaratu ahala berrituko da webgunea
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak herritarren eskura jarri ditu Foru Komunitateko azken ehun urteko historian, 1860tik 1969ra bitartean, izandako ibilbidea erakusten duten 12.000 argazki baino gehiago. Horretarako, www.fototecanavarra.es webgunea sortu du, bertan instituzioak gorde duen Nafarroako argazkilaritza ondarea antolatu eta bildu da. Webgune horren bitartez 21 funtsetatik eskuratutako eta digitalizatutako argazki zaharrak kontsulta daitezke.
21 funts dokumental
Sarrera librea duten argazkien erdia baino gehiago bost funts insituzionaletatik jaso da. Guzti horien artean nabarmentzekoak dira Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Komisioaaren 792 argazki, 1861 eta 1935 urtekoak, zeinak duten antzinakotasunagatik XX. mendean gauzatutako berritze lanen aurreko arkitektura zein ondare artistikoaren errediografia aurkezten duten.


