Iván Miñambres: «Animazioa teknika bat da; era guztietako gaiak jorratzen dituzten filmak egin ditzakegu, ez soilik haurrentzat»
- DataApirilak 28
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Ivan Miñambres 'Homeless Home' film laburraren ekoizlea Annecy jaialdian parte hartzeari buruz mintzatu da. Bere ibilbide profesionalaren balantzea egin eta sektorearen egungo egoeraren inguruan gogoeta egin du.
ZINEUSKADI: Zer esan nahi du Annecykoa bezalako jaialdi batean hautatua izateak?
Ivan Miñambres: Animaziozko edukiak ekoizten dituen edonorentzat Annecy da nazioarteko hitzordu nagusia, bai jaialdiagatik bai merkatuagatik (MIFA).
Normalean esaten den bezala, “animazioaren Cannes jaialdia” da, industriaren fokua han jarrita baitago. Esan dezakegu bertan ez bazaude oso zaila dela zure edukiekin atentzioa ematea.
UniKon zortea izan dugu, gure ekoizpen ia guztiak lehiaketa ofizialean hautatuak izan baitira, eta beti lagundu izan digute harreman-sarea sendotzen, banaketa ondo egin ahal izateko, etorkizuneko ekoizpenetarako partnerrak aurkitzeko, edukiak saltzeko…


