Jose Luis Zumeta margolaria hil da
- DataApirilak 23
- Gaia Ikusizko arteak
Jose Luis Zumeta margolari gipuzkoarra hil da 81 urterekin, informalismoa, espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa landu zituen ibilbide oparo baten ostean.
Usurbilen jaiotako margolaria erabiltzen zituen kolore biziengatik da ezaguna, eta euskal kulturaren une garrantzitsuetan parte hartu zuen, Gaur taldearen eta Ez Dok Amairureren sorreretan, besteak beste.
Zumetak oso gaztetatik lortu zuen arrakasta; izan ere, margolari Gazteen Urrezko Domina Nazionala irabazi zuen Madrilen, eta hortik aurrera bere ibilbidean goraka egin zuen, eta Parisen, Stockholmen, Londresen… aritu zuen.
Sona handiko artistez inguratuta (Oteiza, Txillida, Basterretxea, etab.), errekonozimendu handia lortu zuen Euskal Herrian Picassoren Gernikari egindako omenaldiagatik.


