"Zeinen ederra izango den", Zetak-en abesti berria konfinamenduari aurre egiteko

naiz.eus

  • DataApirilak 20
  • Gaia Musika

Zetak taldeak bideoklip berria estreinatu du bere jarraitzaileei mezu itxaropentsu, nostalgiko eta indartsua emateko. Bideoklipa egiteko, irudiak bidaltzeko eskatu zieten zaleei eta guztira 9.000 bideo baino gehiago jaso dituzte. Gaur, emaitza argitaratu dute.

Zetak taldeak ‘Zeinen ederra izango den’ abestia argitaratu du zaleek bidalitako bideoekin bat. Guztira taldeak 9.433 bideo jaso ditu.

Zetak-ek azaldu duenez, kanta eta bideoklip honekin «Euskal Herri osoari mezu itxaropentsu, nostalgiko eta indartsua» eman nahi dio. «Depresio kolektiboaren garai hauetan, ZETAKek itxaropenaren ereserkia egin nahi izan du», adierazi du taldeak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri