Irantzu Lekue: 'Bizitzearen metafora ederra da trena'

  • Irantzu Lekue: 'Bizitzearen metafora ederra da trena'
    Irantzu Lekue
bizkaie.biz

  • DataApirilak 14
  • Gaia Ikusizko arteak

Artisteak esku-hartze ugari egin ditu azken urteotan Vasco-Navarro Trenbideko burdinbide zaharretan; Bergaran hasi eta Lizarran bidea amaitzen eban ardatz horrek 75 urte baino gehiagotan lotu zituan herrien historia berreskuratuz. Orain, barriz, El Trenico barriro martxan ikusi ahal izatea lortu dau, desagertu eta mende erdira, praktika artistikoa eta barrikuntzea lotzen dituan proiektu aitzindari bati esker. Informazino gehiago Nafarroako Erresumako webgunean.  


1.- Zelan sortu jatzun ardurea Vasco-Navarro El Trenico trenbidearen harian?

Trena bizitzearen metafora ederra da. Trenbideak, geltokiak... istorioak kontau, ikusi, bizi eta imajinatzeko leku perfektuak dira. Maitasun istorioak, jendartearen garapen nabarmenenak, estraperloa, oporrak... Sasoi batean bizitza soziala eta ekonomikoa batzen zituan elementu nagusia trena izan zan. Zer esanik ez abandonauta egon dan holako proiektu baten inguruan...

El trenicogaz dodan miresmena bizikletan ibilten hasi nintzala sortu zan: Gasteiztik igaroten dan bide berdetik abiatuz hasi nintzan trenbide honen garrantzia historikoa ezagutzen. Tuneletatik pasaukeran (argirik bakoak ziran antxina)–, Mendialderaino eroaten gaituen bidetik erabat birrindutako geltokiak ikusikeran, jentearen istorioak entzutean.


2.- Nomadak edo Bidearen Aztarnak, hain zuzen be, El Trenico-ren inguruan jorratutako ekimen praktiko bi dira. Zer nabarmenduko zeunke?

Nomadak proiektua Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan landutako proiektua izan da. Mundu osotik etorritako artistek osotu dabe taldea Euskal Herriko parte-hartzaileakaz batera. Joandakoaren eta etorkizunaren arteko lokarria izan nahi dauen proiektua izan da, sorkuntza artistiko eta kultur kudeaketearen bitartez; memoria berreskuratzeko helburua izan dauena. Vasco Navarro trenbideen historia orainagaz alkartzekoa, bide berdearen bidez. Horretarako, historia eta gaurkotasuna lotu dira, hainbat eremutako proposamen artistiko –indibidual eta kolektiboen– arteko lankidetzearen eta hibridazinoaren bidez. Antxinako burdinbideak eta egungo bidegorriak: Euskal Herriko kultura-ondareari balioa emonez. Guztia, ekintza artistikotik abiatuta sortzeko eta antolatzeko edota gizarteagaz hartu-emonak izateko formula barriak eratu nahi dituan sortzaileen talde baten bidez.

Egoitza artistikoko proiektua da, bizikletan eta bidean eratzen dana. Nomada izan da; Azpeitiko Dinamon abiatu, Burdinbidearen Euskal Museoan hasi eta Nafarroan amaitu zana, dozenaka udalerritatik igaro eta horreetako batzuetan maila artistikoan esku hartu eta gero. Street art-a adierazpenen bidez burdinbidearen bestelako historia bat kontau dau Nomadak proiektuak, gaurkotua, eguneratua, garaikidea eta hori guztia Eusko Jaurlaritzearen Bitartez deialdiari esker egin ahal izan da. Aukera ederra herri ezbardinetako artistak eta arte ekimenak suspertu eta eurekaz sinergiak sortzeko: Azpeitian Kultur Mahaiagaz, Bergaran BEART alkarteko kideakaz edo Sor2 moduko street art-akaz, Mural Art Arrasaten, Aretxabaletako artisten taldea, Eskoriatzako artistakaz, Espazioa edo Orbain Kultur alkarteagaz Gasteizen, GaraiON Ozaetan, 948 Merkatua... herriz herri sinergia sortu ditugu eta trenaren memoria erdigunean jarri dau Nomadak proiektuak.

Bidearen Aztarnak proiektua, barriz, Izaskun Urkijo arkitektoagaz batera landutako proiektua izan da. Guk hainbat ekimen planteau genduzan naturea eta arte interbentzinoak batuz gure ondare industrialari balioa emoteko. Urkijo aditua da horretan eta zineman dauen ibilbidea oso lagungarria izan da. Lehen interbentzinoa Cicujano - Elortzako tunelean egin genduan eta jenteak oso ondo hartu dau. Orain zikloturistak hara bideratzen ditue zonaldean trenak izan dauen eragina, tren honen garrantzia ulertu eta interpretetako. Oso pozik gagoz tunelean, adibidez, mineralakaz eginiko margo bereziak erabili genduzalako: ekologikoak eta uragaz kontaktuan pizten diranak. Foru Aldundiak eskultura bat egiteko lana esleitu dauela irakurri eta injinerutza enpresa bat dabil horretan.

Balorean jarri behar da Herrialdeko koadrilarik bakartienetan jorratzen dabizen proiektuak, batetik bide berdea balorean jarten dauelako, baita maila ekonomikoan eta sozialean be onurak ekarri ditualako.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri