Xabi Bandinik edukien sorkuntzarako laguntza ekonomikoa eskatu dau

  • Xabi Bandinik edukien sorkuntzarako laguntza ekonomikoa eskatu dau
bizkaie.biz

  • DataMartxoak 27
  • Gaia Musika

Harpidedunek aukerea izango dabe iradokizunak edo eretxiak emoteko eta parte hartzeko.

Xabi Bandiniren ekimena, #komunitategaraiezina, jarraitzaileen laguntza ekonomiko eta partaidetzea lortu gura dau harpidetza plataforma baten bitartez coronovirusak eragindako kontzertuen etenaldiari aurre egiteko eta taldeak sortuko dituan edukiak ahalbidetzeko.

Aurreko taldeagaz, Kerobia, crowdfunding ereduagaz ataratako Supernova album-aren haritik dator orain taldearen ekimen hau, izan be, pantreon plataforman martxan jarritako eta harpidetzea egiten dabenen artean hilean 2 euroren truke, bideoak, kantuak edo alkarrizketak lako edukiak bialduko jakez, batzuk bakarrak edo esklusiboak eta beste batzu publikoak izango diranak. Gainera harpidedunek aukerea izango dabe iradokizunak edo eretxiak emoteko eta parte hartzeko aurrerantzea egingo diran lanetan.

Plataformeak iada baditu harpidedunentzako esklusiboak diran edukiak, berbarako, azkeneko BIBA! Birearen zuzeneko kontzertu oso bat.

Bideo promozionala ikusi hemen

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri