"El hoyo" euskal filma, lehena Netflixen Ameriketako Estatu Batuetan eta Espainian

eitb.eus

  • DataMartxoak 27
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Filmak film onenaren, zuzendari berriaren eta publikoaren sariak jaso ditu Sitgeseko fantasiazko zinema jaialdian.

El Hoyo Galder Gaztelu-Urrutia bilbotar zinemagilearen opera prima da, Ameriketako Estatu Batuetan Netflixen gehien ikusi dena, baita Espainian eta beste herrialde askotan ere, "Basque films" ekoiztetxeak iragarri duenez.

Filma azaroaren 7an estreinatu zen Espainiako zinema-aretoetan, Sitgeseko fantasiazko zinema jaialdian film onenaren, zuzendari berriaren eta publikoaren sariak lortu ondoren.

Joan den martxoaren 20an Netflixera iritsi zen, eta lehen egunean ikusiena izan zen Espainian. Orain postu hori Estatu Batuetara iritsi da The Platform (plataforma) izenarekin.

Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarraren opera prima da, Bilboko Zorrotza auzoan filmatutakoa, eta Ivan Messague aktore bizkaitarra, Zorion Eguileor aktore beteranoa eta Antonia San Juan ditu protagonista.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri