Grises taldeak disko berriaren bigarren singlea aurkeztu du

  • Grises taldeak disko berriaren bigarren singlea aurkeztu du
entzun.eus

  • DataMartxoak 26
  • Gaia Musika

Martxoa amaieran kaleratzekoa zen Talisman diskoaren aurkezpena udara ostera arte atzeratzea erabaki du Grises taldeak. Hori iragartzearekin batera, baina, diskoko bigarren singlea Sareratu dute: Veneno.

Iragan otsailaren hasieran Amazonia Arde lehen aurrerapen kanta aurkeztu eta disko berria iragarri zuen Grises bandak. Talisman izeneko lanak martxoaren 27an ikusiko zuen argia baina, Covid19 krisialdia tarteko, kaleratze hori udazkenera arte atzeratzea erabaki dute.

Disko berri hau prestatzeko bide berri bati ekin zion Grises-ek; bidelagun berriekin eta autogestioan oinarrituta. Horregatik, egindako esfortzu inbertsioa ganoraz aurkeztu ahal izateko, egoera bere onera itzuli arte itxarotea erabaki dute.

Baina, atzeratzea iragartzearekin batera, Veneno bigarren singlea Sareratu dute plataforma digital guztietan. Bideoklipa Amancay Gaztañagak berak eta Oier Arregik zuzendu dute.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri