Beltza Weekend jaialdiaren laugarren edizioa 2020ko irailaren 11, 12 eta 13an egingo da
- DataMartxoak 26
- Gaia Musika
Tanika Charles kanadarra eta Burundiko JP Bimeni dira baieztatutako lehen artistak
Abonamenduak dagoeneko salgai dira prezio murriztuan: 36 € (+ gastuak)
Irailaren 11, 12 eta 13an egingo dugu Beltza Weekend jaialdiaren laugarren edizioa, eta gure Iruña musika beltzaren hiriburu bihurtuko dugu asteburu batez beste behin ere. Mundu osotik heldutako soul, R&B eta musika jamaikarreko talde eta artista onenetakoak izango ditugu gurean. Ahoa irekitzeko, Tanika Charles kanadarra eta JP Bimeni, Erresuma Batuan bizi den Burundiko abeslaria, izanen ditugu gure artean. Artista biak beren gaztetasunagatik, ahotsengatik eta presentzia eszenikoagatik nabarmentzen dira, bai eta beren estilo bereziagatik ere.
Kontzertu nagusiak Zentral aretoan egingo dira. Musikaren atala beste lau talderekin osatuko da, laster jakinaraziko ditugunak, eta musika beltzeko DJ onenetako batzuk ere izanen ditugu gurean. Eta beti bezala, askotariko kultur programazioa prestatzen ari gara, erakusketak, liburu aurkezpenak, txikientzako jarduerak eta zinema ziklo bat (Nafarroako Filmotekan) hartuko dituena.
Dagoeneko bi eguneko abonua eros daiteke 36 euroko prezio murriztuan, helbide honetan: http://bit.ly/BeltzaWeekend2020


