Bozkario eta haserre kantuak

  • Bozkario eta haserre kantuak
    Xabi Bandini musikaria, Alberto Isaba eta Lur Larra musikariekin batera, promoziorako ateratako argazki batean. MDRAFT STUDIO/ BASTIANILKK
berria.eus

  • DataMartxoak 18
  • Gaia Musika

Xabi Bandini musikariak bakarkako ibilbideko bigarren diskoa kaleratu du: 'Biba!'. Asteotan zituen emanaldiak bertan behera gelditu ostean, 'streaming' bidezko zuzeneko bat egingo du gaur
 
Biba!. Harridura markaraino hedatzen den bozkario deiadar hori eraman nahi izan du bere bakarkako bigarren diskoaren titulura Xabi Fernandez Bandini musikariak (1983, Iruñea). Madrilen zuen bizitokian, beharra sentitu zuen bakarrik eta formatu akustiko hutsean grabatu zuen aurreko diskotik urruntzeko eta zuzenekoetan disfrutatzeko eta dantzatzeko moduko abesti sorta bat osatzeko. Hirukotea bildu, eta elektro-pop kutsuko sei abestiko bilduma kaleratu zuen iazko Durangoko Azokaren ataritan. Hainbat kontzertu eskaini dituzte geroztik, eta asteotan beste bi saio zituzten hitzartuak: Gasteizen bata, eta Bilbon bestea. Baina, koronabirusaren zabalpenaren ondorioz, biak bertan behera gelditu dira, eta streaming bidezko zuzeneko kontzertu bat antolatu du gaurko. Instagram sareko bere kontuan, Youtubeko bere kanalean eta bere webgunean zabalduko dute emisioa, 20:00etan. Eta bozkarioaren defentsa eginez justifikatu du erabakia Bandinik. «Musikariak garen neurrian, gure rol nagusia da tarte on bat pasaraztea, publikoari sentsazio oso ona uztea, eta disfrutatzea; zergatik gehiago jarri eta zergatik hori kendu?».

Nagusiki, oinarri elektronikoak eta pop melodiak uztartzen dituzte diskoko abestiek, eta lehen kantako lehen hamalau segundoetatik hasita utzi nahi izan du argi hori Bandinik. Erritmo kutxa bat eta baxu elektroniko bat hondoan, gitarra distortsionatu bat bigarren planoan, eta, guztiaren gain-gainean, erraz kantatzeko moduko teklatu melodia xume eta itsaskor bat, harik eta, hamabosgarren segundoan, Bandiniren ahotsa sartzen den arte: «Kristalak apurtu ditut eskuaz./ Gainean dantza eta izerdiaz diot,/ autoinkulpatzea izan zen». Eta, hain zuzen, lehen abesti hori hautatu zuten single modura, diskoa kaleratu berritan: Bizipiztiak. «Abesti pisutsuak pixka bat baztertu eta disko dantzagarriago bat egitea zen gure gogoa».

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri