Lan eskaintza: Euskal Wikilarien Elkartean Wikipedia bultzatzeko teknikaria
- DataMartxoak 17
- Gaia Bestelakoak
Deskribapena
Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
Euskal Wikilarien Elkartean langile bat behar dugu 6 orduko lanaldirako Nafarroan, urte erdiz. Proiektu honetan Nafarroan Wikimediako proiektuekin harremana duten kultur ekimenak landuko ditugu.
EPEA | 6 hilabete (2020ko apirila-urria).
LAN JARDUNALDIA| %75
LANTOKIA | Mugikorra, beharren arabera.
Baldintzak
Eskatzen dugu:
- Euskara eta euskal kulturarekin konpromisoa duen pertsona bat
- Nafarroan bizi dena
- Gidatzeko baimena eta kotxea duena
- Komunikatzeko eta antolatzeko gaitasuna duena
- EGA edo baliokidea duena
Baloratuko dugu
- Wikimedia eta bere ekosistemaren ezagutza
- Beste hizkuntza batzuen ezagutza
- Interneten ezagutza
- Kultura orokorra
Laburpena
Lekua: Nafarroa
Enpresa: Euskal Wikilarien Elkartea
Lan mota: Egonaldi baterako
Soldata: Zehaztu gabe
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
Informazio gehiagorako edo hautagaitza (CV + motibazio gutuna) bidaltzeko :
hezkuntza@wikimedia.eus


