Aritz Gorrotxategi: «Sentimenduak kontakizunez beteta daude, ez historiaz»
- DataMartxoak 12
- Gaia Literatura
Gorrotxategiren 'Amua' poesia lan berrian, heriotza eta bizitza elkarren igurtzian datoz. Esan du bizipenetan babes hartuta idaztera igaro dela, arintasunaren eta sakontasunaren arteko oreka bilatu nahian.
Donostiako Gros auzokoa da sortzez, baina ia hamar urte daramatza Lezon (Gipuzkoa) bizitzen. Urrunago itsasotik, baina ez hainbeste. Literatur uretan ere denbora dezente darama Aritz Gorrotxategik (Donostia, 1973), idazle izatetik bizitzea erabaki zuenetik, baita lehenagotik ere. Igerilaria zen txikitan, eta jarraitzen du. Baina ez du zaletasun hutsagatik eraman igerilari bat bere poema liburu berriko azalera. «Literaturan sarri erabili izan da korrikalariaren irudia: Murakamik, Sillitoek... Baina niri askoz interesgarriagoa egiten zait igerilariarena. Korrikalaria geratu daiteke nekea sentitzen badu. Baina igerilariak, itsasoan igeri egiten duenean, eta, helburuaren erdibidean dagoenean... Sentsazio horrek uste dut hurbiltzen zaituela transzendentziara: ez zaude inongo lekutan, hondoratu zaitezke. Itsasoaren menpe zaude. Pateretan pasatzen direnentzat ere, itsasoan zaudenean, amu bat da».
Laugarren poema liburua duzu Amua, Irun Hiria saria irabazi ostekoa. Non kokatzen duzu?
Azken liburua atera nuela zortzi urte pasatu dira, baina idazten jarraitu dut tarte horretan, eta uste dut prosan izan dudan bilakaera poesiara ere heldu dela. Hasierako liburuak irakurketez bustiago zeuden, eta Koldar hutsa zara-tik aurrera bizipenek indar handiagoa izan dute. Liburu honen nobedade handiena uste dut hizkera poetikoaren aldetik datorrela: askoz gardenagoa da, argiagoa. Prosodia eta musikalitateari garrantzi berezia eman diot. Poemak irristatzea nahi nuen.
Tematikari lotuta, hain justu?
Bai. Irakurtzea, eta ia-ia irristan joatea, liburua hasi eta buka. Arin irakurtzen dena ematen du arin joaten dela, baina horren kontrako froga bat nahi nuen: frogatu posible dela arinago idatzi, eta, era berean, gauza sakonez hitz egin. Oreka hori bilatu dut. Baliabide gutxirekin ahal beste esaten.
Ur iruditegi batek ezaugarritzen du liburua: igerilekua, balea, haitzak, itsasoa, Grezia... Liburua ere urdinxka da, igerilari bat ageri du azalean. Zer iradokitzen dizu horrek guztiak?
Itsasoa beti egon da nire lanetan; honetan, indar bereziagoz. Konturatu naiz, oro har, haurtzaroarekin lotura handia duela liburuak. Grosen bizi ginen, eta etxeko leihotik itsaso zati bat ikusten genuen. Lau anai-arrebak ere igerilariak izan gara txikitan; azkenean, itsasoa eta igeriketa nire haurtzaroa gorpuzten duten elementuak dira. Bukaerako poema ere hor dago: omenaldi bat da. Iaz gure arreba hil zen, igerilekuan, igeri egiten, bihotzekoak emanda. Poemak banituen lehendik, baina hortik aurrera beste jira bat eman nion bildumari. Ordura arte, nire paisaiaren zati ziren, baina, hori gertatuta, afektiboki ere inportantea iruditu zitzaidan.