Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioak Argentinako, Brasilgo, Costa Ricako eta Mexikoko sei film aurkeztuko ditu

  • Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioak Argentinako, Brasilgo, Costa Ricako eta Mexikoko sei film aurkeztuko ditu

  • DataMartxoak 9
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Zinema Eraikitzen Latinoamerikako film luzeen ekoizpena babesten duen plataforma profesionala da, eta filmok amaitzen eta nazioartean banatzen laguntzen du. Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse zinema-jaialdiak antolatzen dute Zinema Eraikitzen saila eta, hitzordu horren bitartez, Latinoamerikako eta Europako zinemagintzako profesionalei elkargune bat eskaini, eta haien elkarrizketa eta elkarreragina sustatzen dute, zinemagile independenteen aniztasuna eta talentua bultzatuz.


Zinema Eraikitzen 37. edizioa martxoaren 26an eta 27an izango da, Cinélatino, Rencontres de Toulouse ekimenaren esparruan.

Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioan 18 herrialdetako 205 filmek eman dute izena. Toulouseko eta Donostiako zinema-jaialdien hautapen-batzordeak sei film hautatu ditu:

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri