?Mort aux rois? euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz kaleratu du ale berean Besatari argitaletxeak

  •  ?Mort aux rois? euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz kaleratu du ale berean Besatari argitaletxeak
    Fito Rodriguez, liburuaren aurkezpenean. (Jon URBE I FOKU)
naiz.eus

  • DataMartxoak 9
  • Gaia Literatura

‘Mort aux rois’ (Heriotza erregeei) emakume baten bortxaketarekin hasten da. Fito Rodriguezen lanak Jean-Baptiste Bernadotte-ren azalera eta mundura darama irakurlea, bularrean monarkiaren aurka tatuatu eta Suediako eta Norvegiako errege izaten bukatu zuen militarra. Besatariren edizio honek aurretik existitzen ziren gaztelania, euskara eta katalanezko bertsioak bildu ditu ale berean.

Ipuin hau ez da «politikoki zuzena», dio kontrazalak. Eta bere egileak, Fito Rodriguezek, gaur egun ez literatura ezta bizitza bera ere ez direla eransten du. Arrazoitu nahian. «Testu literarioak gero eta zurrunagoak dira, gaur egun gehiago begiratzen zaio soziologiari testuari berari baino. Liburu hau bortxaketa batekin hasten da», adierazi zuen ‘Mort aux rois’ lanaren aurkezpenean, ostegunean Tabakalerako Tobacco Days liburudendan.

Historia da eta istorio bat aldi berean. Orriotako protagonista bataioz Jean-Baptiste Bernadotte izandakoa da, ondoren Karlos XIV.a Joan Suediako erregea eta Karlos III.a Joan Norvegiako erregea izan zena. «Napoleon zalea zen, baina bere kontrakoa aldi berean, iraultzailea bazen ere, errege bilakatu zen. Kontraesan guztiak hor agertzen dira –adierazi zuen–. Bizitzan agertzen diren kontraesanak dira literaturak hartzen dituenak. Eta ez dut uste literaturak politikoki zuzena izan behar duenik, bizitza bera ez delako. Kontraesanik gabe ezin da bizi».

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri