Euskal musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin uztartu du "Batura zikloa" aitzindariak, munduko artistek jota

  • Euskal musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin uztartu du
gipuzkoa.eus

  • DataMartxoak 3
  • Gaia Musika

Ekimen berriak euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa zabaldu nahi ditu, zortzi errezitaldiren bidez, hurbilketa atsegin eta didaktikoarekin, Donostian eta Gipuzkoako lau herritan.

Josu Okiñena musikariak bultzatuta, eta, besteak beste, Errusiako edo Kanadako nazioarteko izen handiko artistek interpretatuta, lehen ziklo honek euskal musika klasikoa programatuko du nazioarteko konposizioekin batera, herritarrei gure musika-kultura ezezagun eta aberatsa hurbildu asmoz.

'Batura zikloa' ekimen aitzindaria da bere generoan; izan ere, euskal musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin batera kokatu nahi du. Zortzi errezitaldi izango dira orotara Donostian eta Gipuzkoako lau herritan. Zehazki, 2020an zehar Kanadatik edo Errusiatik iritsitako nazioarteko hainbat artista interpretatuko dituzte, besteak beste.

Josu Okiñena pianistak, ikertzaileak eta Musikeneko irakasleak sortu eta bultzatutako ziklo berezia dugu honakoa, eta, euskal musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin batera balioan jarri nahiz goratu nahi du, hurbilketa atsegin eta didaktiko baten bidez. Hala, artistek une oro interpretatutakoa azalduko dute. "Euskal Herriko musika ikertzen urteak eman ondoren, nazioarteko kontzertu-errepertorio handiaren pareko kalitatea duen errepertorioa daukagula konturatu naiz. Hala sortu zen ideia", azpimarratu du Okiñenak hastapenei buruz galdetu diotenean.

Izan ere, bultzatzailek dioenez, "orain arte ikusi ditudan ekimen gehienetan euskal musika klasikoa soilik programatu izan dute, edo euskal obra jakin bat nazioarteko errepertorioko errezitaldi baten barruan programatu". Hori dela eta, Okiñenak "beste pauso bat" eman nahi zuen eta beste errezitaldi mota batzuk eskaini, bien arteko fusioa ahalbidetzeko. "Iruditzen zait garrantzitsua dela Batura bezalako ekitaldietan musikok batzea".

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri