Deabrua aitzaki, Bruegeldarren munduan barneratzen da San Telmo Museoko erakusketa berria

  • Deabrua aitzaki, Bruegeldarren munduan barneratzen da San Telmo Museoko erakusketa berria

  • DataMartxoak 2
  • Gaia Ikusizko arteak

Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketa aurkeztu du gaur San Telmo Museoak, Museo Nacional de Esculturarekin -hor sortu zen erakusketa eta hor egon zen ikusgai iaz- eta Museo de Bellas Arte de Asturias museoarekin elkarlanean antolatua. Otsailaren 29tik maiatzaren 24ra bitarte izango da ikusteko aukera.

Erakusketak, Maria Bolañosek komisariatua, tradizio artistikoan oso emankorra den lurralde bat esploratzen du, tentazioa-bekatua-deabrua hirukotea, Museo Nacional de Esculturaren bildumako koadro batetik abiatuta, Jan Bruegel de Veloursen San Antonioren tentazioak. "Hari gorri" gisa balio du lan honek obrak eta eszenak, teknikak eta estetikak, iragana eta oraina  harilkatzeko bruegeldarrak ardatz dituen nukleo baten inguruan. Izan ere, pintore flandriar eta alemaniarrek — Bosch edo Bruegeldarren dinastia — aztertu zuten gai hau adierazmen, ausardia eta energia espresibo handienarekin, eta genero artistiko bihurtu zuten. Eta gutxi iraun bazuen ere (mende bat baino gehixeago), hain distiratsua izan zen oraindik ere haien irudiak harrigarriak, enigmatikoak eta eskuraezinak izan arren, modernotasun liluragarri bat eskaintzen digutela.

Artista horien magnetismo bisualak bere kemen guztia gordetzen du gaurko irudimena elikatuz. Lengoaia digitala eta marrazketa bezalako maisu zaharren tresnak konbinatzen dituen esperimentazioak -XXI. mendeko artista gazte Antoine Roegiers-en obran-, eta bere garaian bruegeldarren eta "gizakia barrutik margotzeko" abentura ausart hartan parte hartu zutenen lanek emankortasun poetiko subertsiboaren fruitu artistiko parekoak ematen ditu.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri