Larunbatean estreinatuko dute ?Begirada?, Gasteizi buruzko film kolektiboa

  • Larunbatean estreinatuko dute ?Begirada?, Gasteizi buruzko film kolektiboa
    Itziar Atienza, Miriam Cabeza eta Ramon Agirre daude, bestak beste, aktore taldean
eitb.eus

  • DataOtsailak 28
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Euskal Zinemaren Gasteizko 36. Astearen eskutik estreinatuko dute Arabako zinemagile gazteek egindako hamar piezak osatzen dute pelikula kolektiboa.

Larunbatean, otsailak 29, “Begirada” filma estreinatuko dute Vital Fundazioa kultura aretoan, Euskal Zinemaren Gasteizko 36. Asteko programazioaren barruan.

Iris Audiovisual Izaskun Camarerok eta David Alvarezek gidatutako elkartea dago duela bi urte abiatutako proiektuaren atzean, eta Gauekoak elkarteen fundazioaren eta Vital Fundazioaren laguntza izan dute.  

Proiektuaren helburua “gure hiriko talentu gaztea erakustea da, eta lortu egin dugulakoan gaude, emaitzarekin oso-oso gustura gaude eta”, elkarte bultzatzaileko ordezkarien hitzetan.

“Begirada”ko hamar piezen egileak dira Marino Pardo, Julen De La Serna, Mendizabala LHIIko ikasleak, Arte eta Lanbideen Ikastegiko ikasleak, Iris Audiovisual elkartea, Ainhoa Ordóñez, Jorge Moneo Quintana, Maitane Carballo, Sara Mauleón eta Yago Mateo, eta aktoreen artean daude Miriam Cabeza, Itziar Atienza, Ramón Agirre, Adrián Santos, Iratxe Aguilera…

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri