Teatro Paraisok nazioarteko presentzia sendotuko du Europan eta ekialde urrunean egingo duen birarekin

  • Teatro Paraisok nazioarteko presentzia sendotuko du Europan eta ekialde urrunean egingo duen birarekin
  • Teatro Paraisok nazioarteko presentzia sendotuko du Europan eta ekialde urrunean egingo duen birarekin
  • Teatro Paraisok nazioarteko presentzia sendotuko du Europan eta ekialde urrunean egingo duen birarekin

  • DataOtsailak 25
  • Gaia Arte eszenikoak

Teatro Paraisok nazioarteko presentzia sendotuko du Europan eta ekialde urrunean egingo duen birarekin Pulgarcito, Kubik eta Xocolat Italian, Frantzian eta Belgikan izango dira, besteak beste.

Italiatik iritsi berria, eta herrialdeko 11 hiritan Erpurutxo "Pollicino" obraren italierazko bertsioa taularatu ondoren, Teatro Paraíso konpainia Pirinioak zeharkatu eta Frantzian bere Kubik obra erakusteko prestatzen ari da. Ondoko herrialdetik Belgikara bidaiatuko du Xocolatekin. Txinan ere izango da, herrialdeari eragiten dion osasun-krisiak uzten duen neurrian, betiere. 2020. urte honetan biran arituko diren 3 ikuskizunak Gasteizko Antzoki Sarearen babesari esker egin dira, eta estreinaldiak Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan eman dira.

Pollicino Italian

Erpurutxoren italierazko bertsioaren 37 saio egin dira, Milango Segnali Jaialdian Atzerriko ikuskizun onenari Eolo Saria eskuratuz. "Ilusio berezia egiten digun aipamena da, arrisku handia baitzuen. Kontuan izan aktoreak italieraz hitzik egin gabe abiatu zirela hara", dio Pilar Lopezek, Arabako konpainiaren arduraduna. "Saria jasotzean, bereziki eskertu nahi genion proiektuaren itzulpenaz arduratu zen Ilaria Carducciri, eta Tonio de Nitto-ri, Espainian egin genuen jaialdi batean, ikuskizunarekin maitemindu zen zuzendari artistikoa, azken hau. Izan ere, ordutik Italian erakustea ezinbestekotzat jo zuen, bere herrialdeko antzokietan egiten ari zenetik urrun zegoelako", gaineratu du.

Kubik Frantzian

Italiako esperientziaz betetako maletarekin, konpainiak ondoko herrialdera zuzenduko da, han hilabete inguru pasatzeko Kubik antzezten. Haurrentzako ikuskizun onenaren 2013ko Fetén Saria lortu zuen antzezlan honek, Mexiko, AEB, Hungaria, Errumania, Italia, Irlanda eta beste hainbat herrialdeetan izan da jada. Frantzian bertan 21 emanaldi programatuta daude Loirako eskualde eta Normandia artean dauden Bouloire, Le Mans edo Préaux-du-Perche bezalako herriealdeetan.

Xocolat Belgikan eta Txinan

Xocolat, berriz, maiatzaren 24an eta 25ean taularatuko dute Belgikako "Pépites 2020" jaialdian, Europan jaiotako lehenengoetako bat, haurtzaro txikiarentzat hedapenerako motor garrantzitsua izan dena. Ikuskizuna Gasteizko haur eskoletan familiekin egindako esperimentazio-esperientzia batetik sortu da.

Belgikako emanaldien ostean, Txinara iritsiko da Xocolat, "Teatro Paraison beti egin dugu lan Europako konpainia eta zentroekin elkarlanean, baina haratago joatea ere gustatzen zaigu ", dio Pilar Lopezek. Xocolat-ek Ekialdeko herrialdean 12 saio egingo ditu. "2020ko urrian izango da, egoerak horretarako aukera ematen badu behintzat. Programatzaileek hango familiak zer gaizki pasatzen ari diren kontatzen digute, eta espero dugu egoera berbideratzea, haiekin partekatu ahal izateko hain une gozoak biziarazten digun esperientzia artistiko hau ", gehitu du Teatro Paraisoko arduradunak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri