Bidasoako XX. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa: Pelikulak bidaltzeko deialdia

  • Bidasoako XX. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa: Pelikulak bidaltzeko deialdia
oiasso.com

  • DataOtsailak 21
  • Gaia Ondarea, Bestelakoak

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak XX.ediziorako filmak aurkezteko epea luzatu du

Irungo Oiasso Erromatar Museoak BIDASOKO XX. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA aurkeztu du, Irungo Udalak antolatuta (www.irun.org). 2020ko azaroaren 16tik 21era izango da; eta helburua da jendeari arkeologia ezagutzera ematea, arkeologoek egindako lanen ondorioz prestatu diren ikus-entzunezko lanen bidez eta lan horien sustapena eta dibulgazioa ziurtatuz. Hona horretarako oinarriak: 

1.- Parte hartzea 

1.- Genero guztietako zinema-dokumentuek (dokumentala, fikzioa, erreportajea, ikerketa, eta abar) parte hartu ahal izango dute Jaialdian, edozein nazionalitateko edozein pertsona edo erakunde publikoak edo pribatuak ekoiztuak izan daitezke, baldin eta lan horien edukia arkeologiari eta bere teknikei, etnoarkeologiari eta ondare arkeologikoari eta haren kontserbazioari buruzkoa bada. 

2.- Baldintza teknikoak 

2.1.- Dokumentu zinematografikoak euskarri fisikoan (DVD edo Blu-ray) nahiz formatu digitalean aurkeztuko dira Hautaketa Batzordera, deskarga-loturaren bidez edo fitxategia WeTransfer, Dropbox edo antzeko beste baten bidez bidaliz. Pelikula hautatua izanez gero, eta HD-n kopiarik baldin badauka, bertsio hori eskatuko da proiekziorako. Halaber, eskatuko dira gaztelaniazko azpitituluak, izango balitu, eta ez balitu, testuaren transkripzioa azpititulazioak egin daitezen. 

Izen-ematea ere Festhome (festhome.com) plataformaren bidez egin daiteke, lotura honetan http://festhome.com/f/1213

Horrekin batean, honako hauek aurkeztuko dira: 

Izena emateko orria, behar bezala betea eta sinatuta, honekin batera doan ereduaren arabera. 

Obraren dokumentazioa: hiru argazki formatu digitalean (300 ppp). 

Aukerako dokumentazioa: prentsa dossierra, egilearen filmografia. 

2.2.- Hautaketa prozesuan izen eman duten filmak jatorrizko bertsioan aurkeztu behar dira: 

Azpititulurik gabe filmaren jatorrizko hizkuntza gaztelania, euskerara, ingelesa edo frantsesa bada. 

Azpitituluekin (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez), jatorrizko hizkuntza beste edozein bada. 

Filma hautatua izaten bada eta gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza batean filmatua izan bada, zine-jaialdiak hartuko du hura gaztelaniara eta/edo euskarara itzultzeko eta azpitituluak jartzeko ardura, aipatutako hizkuntz horietan azpititulurik ez balego. Kasu horretan transkripzioa bidaltzea beharrezkoa izango da. 

2.3.- Antolakuntzari e-mail bidez jakinaraziko zaizkio irteera eguna, bidaltzeko modua eta filmaren izena. 

2.4.- Jaialdiaren artxiboan geratuko da jatorrizko kopia. 

2.5.- Antolakuntzak izendatutako Hautatze Batzordeak aukeratuko ditu Jaialdian proiektatuko diren lanak eta bere palmaresean sartzeko gai izango dira horiek. 

2.6.- Antolakuntzak zuzenean jakinaraziko die aukeratutakoei Jaialdiko azken fasera pasa direla. 

2.7.- Aukeratutako lan guztiak Jaialdiko Programa Ofizialean sartuko dira. 

2.8.- Antolakuntzak Jaialdiaren publizitate edo hedapen xedeetarako erabili ahal izango du material grafikoa. 

2.9.- FICAB-en artxiboan utzitako jatorrizko kopia jarduera didaktiko edo kultura nahiz sustapen jardueretarako eta zine arkeologikoari buruzko zikloetarako erabili ahal izango da irabazi asmorik gabe eta merkataritza helbururik gabe, egilea/ak aipatuta

2.10.- Antolakuntza zinema-dokumentuen osotasunaz arduratuko da uneoro, baina hala eta guztiz ere, eta ustekabean hondamenen bat gertatzen bada, antolakuntzak ez du erantzungo sortutako kalte horien aurrean. 

2.11.- Noizbait jaialdira bidali izan diren filmek ezingo dute berriz jaialdian parte hartu. 

3.- Lanak jasotzea 

3.1.- Lanak jasotzeko epea 2020ko maiatzaren 15ean beteko da. 3.2.- Obrak Oiasso Erromatar Museoaren helbide sozialera bidaliko dira. Honako hau da bidali beharreko posta helbidea edo, pelikula online bidaltzen bada, ficab.oiasso@irun.org emailera: 

Bidasoko XX. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa Oiasso Erromatar Museoa Eskoleta, 1 20302 Irun (Gipuzkoa) 

4.- Epaimahaia eta sariak 

Jaialdiak bi sail ditu: Sail Ofiziala eta Hezkuntza Saila. Inskribatutako film guztiak bi sailetako edozeinetarako hartuko dira kontuan, dituzten ezaugarrien arabera. Jaialdiko Hautaketa Batzordea izango da pelikulak aukeratzeaz eta bi sailetan banatzeaz arduratuko dena. 

4.1.- Honako sari hauek banatuko dira: 

Jaialdiko Sari Nagusia: 2.000 euroko saria 

Publikoaren Sari Berezia: 1.000 euroko saria 

Orona Fundazioaren Saria Hezkuntza Sailari: 750 euro. 

Zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria: ekonomi zuzkidurarik gabea. 

Hautatutako film guztiek izango dute Publikoaren Sari Berezia eta Arkeolan Saria lortzeko aukera. Baina, Jaialdiko Sari Nagusia Sail Ofizialeko film bati emango zaio eta Orona Fundazioaren Saria Hezkuntza Saileko film bati. 

Jaialdiko Sari Nagusiaren Epaimahaia, Antolatzaileek izendatua, ikus-entzunezkoen eta arkeologiaren munduko profesional prestigiodunek osatuko dute, eta haien epaia apelaezina izango da eta lehiaketa amaitzeko ekitaldian egingo den sari-banaketan emango da jakitera. 

Publikoaren saria proiekzioetako bakoitzean jasotako bozkak zenbatuta emango da; Arkeolan Saria eta Orona Fundazioaren Saria, berriz, hurrenez hurren, fundazio horietako bakoitzak emango du. 

4.2.- Sarien kopuruei PFEZren atxikipena egingo zaie, indarrean dagoen legeriak zehaztutakoaren arabera. 

4.3.- Filma inskribatu duen pertsona, erakunde edo enpresari emango zaio saria. 

4.3.- Saritutako obrek saria lortu dutela aipatuko dute filmetan honako erreferentzia testu honekin “Irungo Bidasoko XX. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa 2020” eta Irungo Udalaren logotipoa ere azalduko dute (www.irun.org). 

5.- Onarpena 

5.1.- Oinarri hauek erabat onartzen direla esan nahi du Jaialdian parte hartzeak. Hauetan xedatu ez den guztian, egokitzat hartzen duena erabakiko du Antolakuntzak. 

5.2.- Oinarri hauek Udaletxeko Iragarki-taula digitalean argitaratuko dira 15 egun naturalez. 

6.- Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa 

Datua pertsonalak jasoko dira udal eskumenen jardunean aktibitate hau egoki kudeatzeko, Irungo Udalaren Informazio Sisteman sartuko dira eta soilik datuen babesaren alorreko legedian aurreikusitako kasuetan lagatuak izan daitezke hirugarrenei 

Datuei lotutako sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango dira HAZ edo www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoaren bidez. Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango da ere Irungo Udalaren Datuak Babesteko Ordezkariaren aurrean dpd@irun.org posta elektronikoan edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoan www.avpd.euskadi.eus

Informazio gehiago 

Oiasso Erromatar Museoa. www.oiasso.com / E-maila: ficab.oiasso@irun.org. Tfnoa: 943.63.93.53 

Irungo Udala. www.irun.org / E-maila: cultura@irun.org. 

HAZ. Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua. Irungo Udala. Tfnoa.: 010 / (+34) 943.50.51.52.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri