"Bizimundua", "Tinta eta grafito artean: musak" eta "Erroak" proiektuen crowdfunding kanpainak abian dira

oihaneder.eus

  • DataOtsailak 20
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Batera: kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntza deialdiak Bizimundua, Tinta eta grafito artean: musak eta Erroak proiektuak saritu ditu. Egileek, Gasteizko Itziar Uriarte eta Irune Zabaletak (banaka) eta Sergio Azkaratek, Irati Lekuek, Itziar Hormillak, Nefer Olaizolak eta Erlantz Matak (taldeka), hilabete pasa dute ideiak egikaritzeko crowdfunding proiektuak prestatzen. Kanpainak gaur abiatu dira eta 40 egun izango dituzte beharrezkoa zaien dirua biltzeko. Bere buruei ezarritako helburuak lortzen laguntzeko Oihaneder Euskararen Etxeak, Laboral Kutxa eta Vital Fundazioak 2.000 €-tako ekarpena egingo diete irabazleei. 

Iñaki Lazkano, Oihaneder Euskararen Etxeko programazio arduraduna: “Proiektu hauek aukeratu ditugu hiru proposamenek ekarpen interesgarriak egin nahi dizkietelako Gasteizko eta Arabako gizarteari: batek poemen bitartez, besteak ipuinak medio eta hirugarrenak ikus-entzunezko bat sortuz". 

Itziar Uriarte: Bizimundua haratago joatera gonbidatzen zaituen ipuin-bilduma inklusiboa da. Proiektu honek euskara oinarritzat hartuta eta zeinu hizkuntza zein braillea bidelagun izanda, kulturaniztasuna eta giza eskubideak gure errealitatera ekarri nahi ditu. Bizimunduako ipuinez goxatzera ausartzen dena begiak irekitzeko prest egon behar da ezinbestean”. 

Irune Zabaleta: 2017ko udan blok bat erosi nuen nere pentsamenduak idazteko. Neure sentipenak barrutik ateratzea zen helburua, terapia moduan... eta pixkanaka poesia liburuan bihurtu da”. 

Sergio Azkarate: “Hutsik geratzen ari diren Arabako herri txikietako egoera azaleratu nahi dugu Erroak dokumentalaren bitartez, biztanle hauekin elkarrekin topo eginez eta euren egunerokotasuna islatuz”. 

Itziar Uriarte eta Irune Zabaleta (banaka) eta Erlantz Mata, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Nefer Olaizola eta Erlantz Mata (taldeka) gazte gasteiztarrak dira iazko azaroan martxan jarritako Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko irabazleak. Aukeraketa egiteko epaimahaia Gasteizko Udaleko Gazteria, Euskara eta Kultura zerbitzuetako teknikari banak eta Oihaneder Euskararen Etxeko arduradun batek osatu dute. Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak hiru proiektu hauek aukeratu zituen, Iñaki Lazkano Oihanedereko ordezkariaren hitzetan “beren orijinaltasuna, elkarlanareko joera eta inguruarekin duten lotura” dela-eta. 

Sariari dagokionean, hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzen Itsulapikoa.eus plataforman ezagutzera emateko; gaur jarri dituzte abian. 

Antolatzaileek plataformako arduradunak eskertu nahi izan dituzte emandako laguntza guztiagatik. 

Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko hiru irabazleek Oihanederen, Laboral Kutxa eta Vital Fundazioaren laguntza jaso dute. Izan ere, crowfunding eta komunikazio kanpaina orokorra antolatzeko aholkularitza jaso dute, baita kanpaina abiatzeko 2000na €. Hemendik aurrera “40 eguneko iraupena izango duen crowdfunding bana jarri dute abian herrialdeko kulturzale eta euskaltzaleek beren proiektuak diruz lagun ditzaten” adierazi du Oihanedereko ordezkariak, Iñaki Lazkanok. Hemendik aurrera #KulturaBatera traolapean sustatuko dituzte beren lanak, horretarako beren beregi sortutako Instagram eta Facebook kontu ezberdinetan. 

Hiru proiektu irabazleetatik bi liburuak sortu, garatu eta argitaratzeko proiektuak dira, eta hirugarrenak, berriz, ikus-entzunezko bat sortzea du helburu. 

Bizimundua proiektuak emakumeen inguruko egoera ezberdinak jorratzen dituen ipuin liburua osatu nahi du, hiru euskarri ezberdinetan garatuta: ohikoa, braile hizkuntzan garatutakoa eta gor-mutuen hizkuntzan, bideoan grabatutakoa. Itziar Uriarteren hitzetan, “haratago joatera gonbidatzen zaituen ipuin-bilduma inklusiboa da. Proiektu honek, euskara oinarritzat hartuta eta zeinu hizkuntza zein braillea bidelagun izanda, kulturaniztasuna eta giza eskubideak gure errealitatera ekarri nahi ditu. Bizimundua-ko ipuinez gozatzera ausartzen dena, ezinbestean, begiak irekitzeko prest egon behar da”. 

Tinta eta grafito artean: musak lanean, aldiz, Irune Zabaletak olerki liburuxka ilustratu bat osatuko du: “Adiskide batzuk esan didate maiz noiz argitaratuko nituen, eta ez nuen ezta ideia hori pentsatu ere. Baina denbora joan ahala ez zitzaidan ideia txarra iruditu. Azkenean, denori gustatzen zaigu sentiaraztea, identifikatuta sentitzea, ezta? Horrela txikitako amets bat betetzea lortuko nuen ere bai: idazlea izatea eta bi urteko lan horri beste bide bat ematea”. 

Hirugarren proiektua, Erroak, berriz, ikus-entzunezko formatuan garatuko dute Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Nefer Olaizola eta Erlantz Mata taldekideek: Arabako herriei buruzko dokumental honetan zenbait herri nola hustutzen ari diren kontatuko dute. Euren hitzetan: ”Hutsik geratzen ari diren Arabako herri txikietako egoera azaleratu nahi dugu Erroak dokumentalaren bitartez, biztanle hauekin elkarrekin topo eginez eta euren egunerokotasuna islatuz”. 

Antolatzaileen hitzetan BATERA deialdiarekin Gasteizko gazteen proiektu kulturalak euskaraz garatzeko beste modu bat abiatu da. Iazko emaitza ederra ikusita, eta aurtengo proiektuen asmoak kontuan hartuta BATERA deialdiarekin, eta Laboral Kutxa eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, Gasteizko gazteen proiektu kulturalak euskaraz garatzeko beste modu egonkor bat abian da jada. “Iazko proiektuak gauzatzea oso aberasgarria izan zen, eta oso harrera ona izan zuten. Ziur gaude aurten ere emaitza 

ederra eta eraginkorra izango dela. BATERA deialdiak martxan jarraitzen du” amaitu du Iñaki Lazkanok. 

Deialdiaren prozedura: 

3 crowdfunding proiektuen kanpaina abian jarriko da, otsailaren 20tik martxoaren 30era. 40 egun izango dituzte helburua lortzeko. 

Beren buruei ezarritako helburuak lortzen laguntzeko antolatzaileek 2.000 €- tako ekarpena egingo diete. 

Proiektuak garatzeko gutxi gora-behera hiru hilabete emango zaie: apirila, maiatza, ekaina. 

Proiektuak Oihanederren aurkeztuko dira ekainaren 23an

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri