Montehermoso Kulturunea: Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa, 2020ko deialdia

  • Montehermoso Kulturunea: Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa, 2020ko deialdia

  • DataOtsailak 19
  • Gaia Ikusizko arteak

Ohar garrantzitsuamartxoaren 14an alarma egoera ezarri zen Espainiako lurralde osoan, Covid 19 koronabirusaren pandemiari aurre egiteko. Une horretan, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, baldintzak eten ziren eta epeak eten ziren administrazio-prozedura guztietan.

Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuak (maiatzaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), zeinaren bitartez bosgarren aldiz luzatu baitzen alarma-egoera –2020ko ekainaren 7aren 00:00ak arte–, etenda zeuden epe administratiboak ekainaren 1ean berrabiaraztea ezarri zuen. Errege Dekretu horren xedapen indargabetzaileak indargabetu egiten ditu martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bigarren, hirugarren etalaugarren xedapen gehigarriak.

Horrenbestez Diputatuen Kongresuko akordioak epe administratiboak berrabiaraztea ezarri du, 2020ko ekainaren 1eko ondorioekin. Hasieran aurreikusitakoan ez bezala, alarma-egoera amaitu baino lehen ekingo zaio berriro jarduera administratiboari.

Horren guztiaren aurrean, jakinarazi nahi dizuegu 2020ko ekainaren 1ean berrabiaraziko dela eta 2020ko ekainaren 26an amaituko, (egun biak barne) “Giza Eskubideak eta Sorkuntza artistikoa 2020ko deialdian” proiektuak aurkezteko epea.

Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak egiten dute deialdi hau. Hainbat kultura eta/edo arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean, bereziki, Udalarekin harreman egonkor eta jarraitua duten herrietan –bertan giza eskubideak babesteko eta garapenerako proiektuak burutzen dituelako– dagoen egoeraren gainean, gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek.

Deialdiaren gehieneko zenbatekoa 14.999 euro + BEZ (% 21) izango da. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek.

 Gasteizko Udalak, bere aldetik, kostu hauek hartuko ditu bere gain:

-publizitatearen eta zabalkunde instituzionalaren kostuak, hala nola hirian egiten den publizitatea, gonbidapenak, aretoko orriak eta Montehermoso kulturuneko bannerra.

-aretoetako arreta- eta zaintza-langileak.

Era berean, muntatze- etad esmuntatze-lanen ondorio diren beste kostu batzuk era hartu ahal izango ditu bere gain Udalak, edo proiektuan jaso gabeko ekintza edo jarduera osagarriak, gehienez 5.000 euro arte. Montehermoso kulturuneko tresneria teknikoa eta giza baliabideak gehituko zaizkio horri,erabilgarri badaude eta proiekturako egoki badira.

Jaitsi deialdiaren oinarriak (pdf-a)

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri