"Rifkin's Festival", Woody Allenek Donostian filmatutako pelikularen izenburua

  • Woody Allenek 2019ko udan filmatu du pelikula, Donostian
eitb.eus

  • DataOtsailak 18
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Zinemaldian girotutako komedia da, eta antzezleen artean daude Christoph Waltz, Elena Anaya, Louis Garrela, Gina Gershon eta Sergi López.

"Rifkin's Festival" izango da Woody Allenek joan den udan Donostian filmatu zuen pelikularen izenburua, Mediapro ekoiztetxeak iragarri duenez. Christoph Waltz eta Elena Anaya protagonista dituen filmaren zuzendariak Donostian aurreratu zuen behin-behineko izenburua izango da, beraz, behin betikoa.  

Allenen ibilbideko 51. filmaren ekoizleak The Mediapro Studio eta Gravier Productions dira, Wildsiderekin lankidetzan, eta Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi Lopez eta Wally Shawn ere daude aktore taldean.

Amaiera "dibertigarria" duen komedia erromantikoa da, eta Donostiako Zinemaldira etortzen diren estatubatuar senar-emazte batzuen nondik norakoak kontatzen ditu.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri