Espainiako Eduki Digitalen Sektorearen urteko txostena 2019 (ikus-entzunezkoa, zinema, bideoa, musika, argitalpenak, bideojokoak eta online publizitatea)
- DataOtsailak 14
- Gaia Musika, Ikus-entzunezkoa, Bideo-jokoak
ONTSIk Espainiako Eduki Digitalen Sektorearen Urteko Txostenaren hamaikagarren edizioa argitaratu du. Oro har, txostenak erakusten du bilakaera oso positiboa izan dela Espainiako Eduki Digitalen industria osoan 2018. urtean, eta aztertutako adierazle nagusiek gora egin dutela.
Diru-sarreren bolumenak edo negozio-zifrak azken bosturtekoaren joera positiboarekin jarraitzen du, 13.331 milioi eurora iritsiz, hau da, aurreko urtean baino % 16,4 gehiago.
Eduki Digitalen industria osatzen duten sektoreen arabera bereiziz, fakturazioa intentsitate handiagoz handitu da, 2018an, beste informazio-zerbitzu batzuetako enpresen artean, zehazki, % 252an aurreko urtearekin alderatuta (445 milioi euro), eta zinema-, bideo- eta telebista-jardueren sektoreko enpresen artean, % 33,3an, 4.608 milioi eurora iritsi arte.
[...]


