Omako basoaren erreplika egingo dute, jatorrizkoa pinuen gaixotasunak jota baitago
- DataOtsailak 13
- Gaia Ikusizko arteak, Ondarea, Bestelakoak
Artistak margotutako pinuak "hiltzen" ari direla eta, itxita dago gaur egun eremua. Bizkaiko ikur bat dela iritzita, Aldundiak beste baso batean egingo ditu margoak, Ibarrola familiak zuzenduta.
Bizkaiko Foru Aldundiak Omako basoaren, Agustin Ibarrolak Kortezubin (Bizkaia) sortutako artelanaren, erreplika egingo du jatorrizkoa dagoen lekutik gertu, Aldundiak eta artistaren familiak gaur iragarri dutenez.
Margotutako arbolak pinuen gaixotasunak jota "hiltzen" ari direla argitu du Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, eta horren aurrean, "Ibarrolaren obra bizirik mantentzea" erabaki dutela erantsi du.
Rementeriak prentsaurrekoa eskaini du gaur Jose Ibarrola artistaren semearekin eta proiektuan parte hartu duten aditu batzuekin batera.
Omako basoa itxita dago udaberritik, arbolak erortzeko arriskua handia baita. Batzuk zahartuta daude eta besteak (% 80) pinuen gaixotasunak jota daude.
Foru Aldundiak uste du Ibarrolaren artelana "Bizkaiko sinboloetako bat" dela, eta familiaren babesa jasota, zehaztu du hilabeteak daramatzala aditu talde batekin basoaren errepublika egiteko ideia aztertzen. Rementeriak ez du zehaztu non egingo duten.


