Kase.O, Lola Indigo, Zetak eta Green Valley Donostia Festibalean izango dira
- DataOtsailak 13
- Gaia Musika
Fernandocosta, Nil Moliner, Mafalda, Morad, Funzo & Babyloud, La Furia eta Víctor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef ere iragarpen berrien artean daude.
Kase.O, Lola Indigo, Zetak eta Green Valley Donostia Festibala jaialdian izango direla iragarri du antolakuntzak. Horiez gain, Fernandocosta, Nil Moliner, Mafalda, Morad, Funzo & Babyloud, La Furia eta Víctor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef ere iragarpen berrien artean daude. Jaialdiaren hamargarren edizioa irailaren 18an eta 19an egingo dute, Gipuzkoako hiriburuko Hipodromoan.
Batetik, Kase.O raperoa da zerrendaburuetako bat, espainiar estatuko rap munduko adierazgarri garrantzitsuenetako bat; bestetik, berriz, Lola Indigo artista madrildarra ere kartelburuen artean dago. Fernandocosta, Zetak, Green Valley, Nil Moliner, Mafalda, Morad, Funzo & Babyloud, La Furia eta Victor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef dira gainerako artistak. Izen horiek gehitu behar zaizkie lehendik iragarrita zeuden hauei: Dellafuente, Don Patricio, Los Chikos del Maiz, Dupla, Guitarricadelafuente, Hakima Flissi eta Huntza.
Hamargarren urteurrena izanik, hainbat berrikuntza prestatu dituzte: hala nola, eguneko programazioa Lasarten, eta "Red Bull Batalla de los Gallos Exhibicion" enblematikoa, punta-puntako inprobisatzaile trebeenak aurrez aurre jarriko dituen norgehiagoka: Zasko Master, Bnet, Arkano, Skone eta Dj Verse, besteak beste.


