Parisi omenaldia egingo dion "Musika-Música 2020" musika klasikoko jaialdia aurkeztu dute

  • Parisi omenaldia egingo dion
bilbao.net

  • DataOtsailak 12
  • Gaia Musika

Aurtengo edizioa martxoaren 5ean, 6an, 7an eta 8an ospatuko da.

Berlioz, Saint-Saens, Fauré, Debussy, Satie, Poulanc, Farrenc, Arriaga, Chopin, Offenbach edo Stravinsky musikagileen konposizioak entzun ahal izango dira aurten Bilbon.

Zinema, antzerkia eta literatura ostera ere izango dira musikaren ondoan, era guztietako publikoentzat, hainbat formatutan.

Musika- Musika 2020 programak 88 ekitaldi - kontzertuak, tailerrak … -, 4.000 minutu musikal baino gehiago eta bost kontinenteetako 800 artista profesionalen parte-hartzea eskainiko ditu.

Sarrerak otsailaren 18tik aurrera egongo dira salgai Jaialdiaren Bulegoan (Zabalguneko plaza, 11. 1. solairua), Euskalduna Jauregian eta Kutxabankeko kutxazainetan.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Gonzalo Olabarria Kultura zinegotziarekin batera, Musika-Música Jaialdiaren edizio berria aurkeztu du gaur goizean Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan. Jaialdia martxoaren 5ean, 6an, 7an eta 8an egingo da, Euskalduna Jauregian.

Bilboko Udalak 2002tik antolatzen duen Musika Klasikoko Jaialdi hau erreferente bihurtu da estatu mailan, batez beste 35.000 asistentziarekin eta bertako eta nazioarteko 800 artista profesionalen eta kontserbatorioetako 500 ikasleren parte-hartzearekin. Horren harira,

Bilboko Alkateak azpimarratu du jaialdi honek herritarrei, bisitariei eta musikako profesionalei eskaintzen dien aukera: "Musika-Música aukera paregabea da Estatuan musika klasikoko esperientzia aparta izateko, maratoi formatuan eta prezio herrikoiekin. Esperientzia horrek erakusten du zer garrantzi daukaten jaialdiak berak eta orobat kulturak Bilboko bultzagile ekonomiko eta sozial moduan.

Musika-Música Jaialdiaren bereizgarriak ere nabarmendu ditu Juan Mari Aburtok: artista gazteak eta musikari ospetsuak elkarrekin biltzea; eta zaletuak eta adituak elkartzea, ideiak trukatzeko eta esperientziak eta jakintzak partekatzeko.

Era berean, Aburto alkateak adierazi duenez, jaialdi hau "hiriaren bizitza kulturalaren erakusgarri aparta da, hiria egiteko eta guztiontzako kalitatezko kulturarako konpromiso eta tresna gisa ulertuta".

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri