Azkuna Zentroak Àlex Rigolaren ?Macho Man? aurkezten du, indarkeria matxistaren aurkako antzerki-dokumentu instalazioa
- DataOtsailak 12
- Gaia Ikusizko arteak
Artefaktu dramaturgikoa martxoaren 2tik 15era bitartean ikusi ahal izango da, eta muturreko matxismoaz jabetzeko modu berriak bilatzen ditu arte eszenikoen, plastikoen, psikologiaren eta dokumentazioaren fusioaren bidez.
Álex Rigola / Heartbreak Hotelen Macho Man bidaia eszenikoak irauli egiten gaitu emozio aldetik, eta gonbit egiten digu indarkeria matxistaren espazio eta alde desberdinetatik mugitzeko: bikotearen esparrua, familia, lana, gizartea eta arlo judiziala.
Emozioak iraultzen dituen bidaia da, ikusleak hunkitzen dituena, “jendea uste genuena baino hunkituago ateratzen da”, dio Rigolak.
Besteak beste, Teatre Lliure eta Teatro del Canal zuzendu dituen Álex Rigola antzerkigilearen sorkuntza da Macho Man, eta haren konpainiak egin du muntaketa eszenikoa, Heartbreak Hotel-ek.
10€ / 8€ AZ txartelarekin izango da sarreraren salneurria. Prezio berezia izango du taldeentzat eta sarrera librea izango da ikastetxeek, elkarteek eta interes taldeek izena eman ondoren.
Martxoaren 2tik 15era, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak, HeartBreak Hotel konpainiaren Macho Man aurkeztuko du Kulturen Atarian, Àlex Rigola dramaturgoaren azken proposamena.
Bilboko Udaleko Berdintasun Arloko zinegotzia den Nekane Alonsok, Azkuna Zentroko zuzendaria den Fernando Pérezek eta piezaren egilea den Àlex Rigola eszena-zuzendariak aurkeztu dute gaur goizean indarkeria matxistari aurre egiten dion antzerki-dokumentu instalazio hau, gaitz honen biktima potentzial guztiekiko enpatia bilatzen duena.
'Macho Man'-en dramaturgia kolektiboki garatu da, Ferran Dordalek, Alba Pujolek, Irene Vicente Salasek eta Àlex Rigolak berak osatutako taldearekin. Argi zuten zein izan behar zuen ikuspegiak: emakumeengan ardaztua, eta ez erasotzaileengan. Aretoetako batean, ikuslea genero-indarkeriaren biktimen argazkiz inguratuta dagoela, sortzen den inpaktu emozionalak argi azaltzen du erabaki hori: hor, dagoeneko ez dauden beste gorputz batzuen aurrean, enpatia berehalakoa da. Efektua desberdina izango zen borreroak erakutsiz gero.


