Musika sorkuntza bultzatzeko laguntzak: Gasteizko musika taldeentzako entsegu-aretoak

  • Musika sorkuntza bultzatzeko laguntzak: Gasteizko musika taldeentzako entsegu-aretoak

  • DataOtsailak 4
  • Gaia Musika

Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak diru-laguntzak emango ditu talde bateko kide diren musikari gasteiztarrek entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten, bertan beren lanak sortu, entseatu eta grabatzeko.

Gasteizen erroldatutako musikari orori zuzenduta daude, Talde Gune Gasteiz espazioarekiko lankidetzan, eta bi areto prezio sinbolikoan erabiltzeko aukera emango dute. Izan ere, Udalaren eta aretoen jabe den Talde Gune Gasteiz enpresaren arteko hitzarmenaren bitartez, aretoak orduko 3 euroan alokatu ahalko dira, Sailak % 60ko diru-laguntza emango baitu.

Bi motatako erabilerak bereiziko dira: bi pertsonak edo gehiagok osatutako musika taldeak, eta banakoak. Taldeek izango dute lehentasuna, zerbitzua hobeto aprobetxatzearren. Astean gutxienez 2 ordu erabili beharko da aretoa, eta pertsona edo talde berak ezingo du 4 ordu jarraian baino gehiago erabili.

Izen-ematea eta zozketa

Ekimen honetan parte-hartzeko, udalaren web-orrian izena emateko epea irekiko da, 2020ko otsailaren 10etik 25era arte. Lekuak esleitzeko zozketa martxoaren 2an egingo da. Ateratzen den zenbakitik aurrerako hurrenkeraren arabera banatuko dira lekuak.

2020ko apiriletik 2021eko martxoa arte erabili ahalko dira aretoak.

Talde Guneko entsegu-aretoen zerbitzua erabiltzeko araudia

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri