La Polla Records taldearen agur birak oso kontzertu berezia biziko du Gasteizen, etxean joko baitute, banda mitikoekin batera
- DataUrtarrilak 30
- Gaia Musika
Gasteizko Udalak, Foru Aldundiak eta Last Tour enpresak ahaleginak batu dituzte, Arabako talde ospetsuak Mendizabalean jo dezan ekainaren 13an
El Drogas, Lendakaris Muertos, Kaotiko eta Cerveza Suicida-k lagunduko diete historikoa izatekoa den egun horretan
Gasteizko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko kultura sailek eta Last Tour musika enpresak ahaleginak batu dituzte La Polla Records taldeari “etxean eta merezi duten bezala” agur esan ahal izateko; ekainaren 13an joko dute, Mendizabalean.
Ikuskizun handia izango da, Azkena Rock jaialdirako muntatzea baliatuko baita. Erakunde bakoitzak 24.200 euro inbertituko ditu, kontzertua ahalbidetzeaz gain sarrerak ohi baino merkeagoak izan daitezen (30 euro) eta ahalik eta jende gehien bildu dadin agurrean.
Gasteizko Udaleko Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok azpimarratu duenez, “oso pozik gaude kontzertua egiteaz, banda mitiko horren arrastoari jarraitu zioten beste talde batzuek ere parte hartuko baitute, baita musikaren munduan hasi berria den eta La Polla Records ispilu duen talde batek ere. Omenaldi argia da. Gainera, gure parte hartzea ezinbestekoa zen prezio merkeagoak eskaini ahal izateko.”
Kultura eta Kirol diputatu Ana del Valen hitzetan, berriz, “lurraldearentzat aukera paregabea zen astebete geroago Azkena Rock jaialdia egingo den lekua aprobetxatu ahal izatea, eta taldeak bere lurrean agur esateko prestutasuna eta gogoa izateak astro guztiak bateratzea ahalbidetu zuen, beraz, ezin genuen abagunea galdu“.
Egun berean eta agurra behar bezala egiteko, bestelako talde esanguratsu ugari arituko dira La Polla Recordsekin: El Drogas, musika eszenako konpromiso handieneko artistetako bat, eta estatuko rockaren munduan gurtutako ikonoa, bai bakarka egindako lanagatik zein Barricada taldean aritzeagatik. Lendakaris Muertos ere bertan izango dira, XXI. mendean punk eszena birsortzea ahalbidetu eta La Pollaren ondarea jarraitzen jakin zuten horiek; 2018an behin-behineko geldialdia egin ostean, bueltan dira berriro ere. Kaotiko ere Aguraingo taldea dugu, Evaristo bezalaxe, eta haiekin batera aritu da behin baino gehiagotan, El Drogasek egin duen era berean. Punk eta rockaren hitzordu hori lagunentzako topagunea dugu, kontzientzia kolektiboan iltzatzen diren aldarrikapenak egiteko asmoa duena. Aipatutako taldeez gain, Cerveza Suicida taldea izango dugu, Gazte Talent 2019ko irabazleak.
Berrogei urteko ibilbidea
Abesti arinak eta zuzen-zuzenak, estribillo mitikoak eta punk zein rock aldarrikatzailearen osagarri onenak egongo dira Mendizabalean, gaztelerazko punk talde karismatikoenaren agurrean: La Polla Records. 80ko eta 90eko hamarkadetako euskal zein estatu mailako punk eszenaren oinarrien sortzaileak izan ziren, besteak beste, ‘Salve’ (1984) edo ‘Revolución’ (1985) diskoekin. Haien letrek edozeren eta edozeinen aurka jo dute (demokrazia, polizia, arrazakeria, erlijioa, ezberdinkeria, kapitalismoa, errepresioa…), bat bera ere tente utzi gabe, eta gaur egun indarrean jarraitzen duten ereserki bihurtu dira.
40 urte igaro dira Agurainen sortu zirenetik (Araba) eta 2019an formazio osoarekin itzuli ziren, 16 urte geldirik egon ondoren. Hurrengo borrokarako prest, 2003an azken kontzertua eskaini zuen bostekoa elkartu da: Evaristo, Sumé, Abel, Txiki eta Tripi.
Belaunaldi askoren talde ikonikoa dugu, eta bai gure lurraldean bai Latinamerikan eragin handiena izan duten taldeetako bat. La Polla Records aurten itzuli dira errepidera, disko berri batekin itzuli ere: ‘Ni descanso ni paz’. Urteurrena ospatzeko bira berezia egin dute, estatuko lau hiritan barrena (Valentzia, Madril, Bilbo eta Bartzelona); leku guztietan agortu ziren sarrerak, eta orotara 100.000 lagun inguru batu zituzten.
2020an Latinamerikan hasiko dute bira eta ondoren gure lurraldera bueltatuko dira eta kontzertu gutxi batzuk eskainiko dituzte bertan, haien historiako azkenak, ondoren behin betiko desegiteko asmoa baitute. Entre estos conciertos figura el previsto en el festival Iruña Rock, cuyas entradas acaban de agotarse.
LA POLLA RECORDS: ‘Ni descanso, ni paz’, 2020ko bira
Vitoria-Gasteizko Udala
ekainak 13, larunbata
Artista gonbidatuak:
EL DROGAS
LENDAKARIS MUERTOS
KAOTIKO
CERVEZA SUICIDA
Salmenta: lasttour.net
Prezioa: 30€ + gastuak
Sarrerak salgai daude dagoeneko


