Errealitate Eleanitza Sustatzeko Saria Guadi Galego artistari emango diote

  • Errealitate Eleanitza Sustatzeko Saria Guadi Galego artistari emango diote
    Guadi Galego musikagilea 'Inmersion' diskoaren promozio irudian

  • DataUrtarrilak 30
  • Gaia Ikusizko arteak

Hizkuntza-aniztasunaren defentsan eta sustapenean egindako lanagatik sarituko dute Galiziako musikaren esparruan proiekzioa eta ospe handia duen artista

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako, Kataluniako, Galiziako, Valentziako eta Balear Uharteetako gobernuekin batera, Guadi Galego artistari emango dio Espainiako Estatuko Errealitate Eleanitza Sustatzeko Saria datorren otsailaren 20an. Sei gobernuek joan den azaroaren 20an hartu zuten erabaki hori, Bilbon bildu zirenean hizkuntza politikaren arloko Lankidetza Protokoloaren Jarraipen Batzordearen ohiko bileran.

'Inmersion', Galegoren azken lanak, Iberiar Penintsulako zazpi hizkuntzatan abestutako musikek osatzen dute (euskara, galiziera, katalana eta gaztelania, baita portugesa, aranera eta asturiera ere), eta komunitate ezberdinetako artistek kolaboratu dute.

Aurreko edizioetan Microsoft edo Eroski bezalako enpresei eman zaio, gobernuek pertsona partikular bati ematea erabakitzen duten lehen aldia da, kasu honetan, Galiziako musikaren esparruan proiekzioa eta ospe handia duen artista bati eman zaiolarik. 2008an UNESCOk sustatutako Hizkuntzen Nazioarteko Urtea dela-eta ezarritako sari honek aitortzen du Espainiako hizkuntza-aniztasunaren defentsan eta sustapenean pertsonek, erakundeek edo enpresek egindako lana, bai eta gaztelaniarekin batera hizkuntza ofizialak zabaltzen egindako ekarpena ere. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri