Pabellón 6eko Gazte Konpainiak Ramón Bareak zuzendutako "Ubu, finantzen errege " antzezlana estreinatuko du
- DataUrtarrilak 27
- Gaia Arte eszenikoak
Datorren urtarrilaren 31n, ostirala, Pabellón 6eko Gazte Konpainiak bere ekoizpen berria estreinatuko du: Ramón Bareak zuzendutako lana da, eta Raúl Quirós Molinak, Alfred Jarryren testuari buruz egindako bertsioa du abiapuntutzat. Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martin Gomez, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal dira lan honetako antzezleak.
Ubu errege (1896) garaiko publikoarentzat obra apurtzailea eta harrigarria izan zen, eta dadaismoa edo surrealismoa izango zenaren aurrerapentzat har daiteke, absurduaren antzerkiaz gain.
Ubu errege, obra bufoa, satira zorrotza eta txotxongilo erakoa, garai eta toki orotarako balioduna dena, agintarien betiereko zigor eta agintari izan nahi dutenen zigor gisa nabarmentzen diren antzerkiaren klasiko handienetako bat bilakatu da, eskubide propioz.
Ubutarrak ez dira ustelak; ustelkeria bera dira. Ubuk munduaren jaun eta jabe izan nahi du, kosta ahala kosta aberastu. Azpijokoan ari da, argitaratze-talde handi baten jabe den Bordurarekin, Munduko Bankuko zuzendaria eta horren familia hiltzeko, Lady Macbeth moduko Ama Ubuk zirikatuta.
MUGARIK GABEKO EKONOMIALARIAK Pabellón 6eko Gazte Konpainiako bosgarren promozioko taldearekin elkarlanean aritu dira, eta BANBALINEN ARTEKO LANBIDEen programako kideek, praktika gisa, ikuskizuneko jantziak, ile-apainketa eta makillajea egiten parte hartu dute.
Estreinaldia urtarrilaren 31n izango da eta emanaldiak hilabete osoan zehar izango dira, otsailak 1,7,814,15,21,22, 20:00etan eta otsailak 2,9,16,23, 19:00etan. Horrez gain, euskarazko antzezlanen 5 emanaldi izango dira otsailaren 26,27,28,29an, 20:00etan eta martxoaren 1ean, 19:00etan.
Pabellón 6eko antzerki ekintzen artean, 2015ean Pabellón 6eko Gazte Konpainia sortu zen. P6eko antzerki laborategitik sortua, Bilboko udalaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2015eko Enplegu Planaren laguntzaz. Euskal Herriko antzerki eskola ezberdinetatik datozen aktorez osatuta dago Gazte Konpainia. Honela, euskal aktore gazteei lehen esperientzia profesionalaren aukera izateko plataforma bat eskaini nahi zaie. Lehen kontaktu hau, esperientzia handiko sektoreko beste pertsonekin emango da. Pabellon 6ek etorkizuneko artista eta tekniko profesionalen sorreran laguntzen du. Baita elkartrukaketan, antzerki ikerketan eta gazteria antzerkira hurbiltzen. Proiektu pedagogiko hau kalitate handiko testuak eszenara eramaten oinarritua dago. Sortu zenetik 4 ikuskizun ezberdin aurkeztu dira: Romeo y Julieta (2016), Lorca, Dalí, Buñuel Aborigenak/Los Aborígenes, Lorca, Dalí y Buñuel (2017) Mi último baile (2018) eta Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?/¿Qué fue de Ana García? (2019) eta laster ikusi ahal izango dugu bosgarren ekoizpenaren emaitza, Ubu, Finantzen errege/Ubú, rey de las finanzas, 33 aktore gazte pasatu aritu dira antzezlanok antzezten. Aurtengoan nortasun espezifikoa eskuratuko du, eta obren ostean, egoitza propioa izango du.


