Harrobia: 2020ko bigarren seihilekorako erreserba aurreraturako eskaera egiteko deialdia

  • Harrobia: 2020ko bigarren seihilekorako erreserba aurreraturako eskaera egiteko deialdia
harrobia.org

  • DataUrtarrilak 23
  • Gaia Arte eszenikoak

2020ko bigarren seihilekorako erreserba aurreraturako eskaera egiteko deialdia

Erabilera-baldintza orokorrak

1. Xedea. 

Harrobia, berrikuntza eszenikorako zentroa, Bilboko Udalaren jabetzako baliabide bat da, artistei eta konpainia eszenikoei laguntza, azpiegiturak, zuzkidura teknikoak eta aholkularitza eman nahi diena euren ekoizpen-prozesuak gauzatzeko eta ikuskizunen kalitatea eta berrikuntzarako ahalmena hobetzeko. Helburu horrekin, hitzarmen bat ezartzen du Harrobia elkartearekin, zentroaren kudeaketa eta dinamizaziorako. Bere jasangarritasun ekonomikoa Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin sinatuta duen hitzarmen nominatiboaren mende dago. 

2. Erakunde eta pertsona hartzaileak. 

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan jarduera eszenikoan enpresa-jarduerak egiten dituzten merkataritzako konpainiak, kooperatiba-sozietateak, sozietate zibilak eta pertsona fisikoak. 

Beste mota bateko erakunde eta pertsona hartzaileak onartu ahal izango dira zentrotik sustatutako baldintza eta programa jakin batzuen arabera. 

3. Eskainitako zerbitzuak eta erreserba. 

Webgunean, eta zehazki ‘Harrobiaren fitxa teknikoa eta baliabideak’ atalean xehatzen diren ekipamenduak eskaintzen dira. 

a) Espazioen erreserba. 

Interesatuta dauden erakundeek espazio-erreserba bi prozeduraren bitartez eskatu ahal izango dute: 

- Erreserba aurreratua. 

Egunak erreserbatzeko bi deialdi egiten dira urtero, bat seihileko bakoitzeko. Horietan parte hartzeak lan-egonaldien erreserba efektiboa errazten du, 9 hilabeterainoko aurrerapenarekin. 

- Berehalako erreserba. 

Urtearen edozein unetan erabilera-erreserba bat eska daiteke. Kasu honetan, erreserba aurreratutik kanpo, sarbidea espazioaren erabilgarritasunera baldintzatuta dago. 

Eskatu beharko dute segidako zazpi eguneko gutxieneko egonaldia, asteburua barne, eta 30 eguneko gehieneko egonaldia. 

Espazioa erreserbatzeko eskaera ulertzen da erakunde eskatzailearentzako egiten dela, ez ordea proiekturako. 

Erakunde berak ezin izango ditu baliatu 35 erreserba-egun baino gehiago urte batean, espazioaren erabilgarritasunak ahalbidetzen ez badu behintzat, eta hori Harrobiaren erabakia izango da. 

b) Oro har, honako erabilera hauetarako eskaerak egin daitezke: 

Proiektu eszenikoko entseguak, lanak eta antzezpenak. o Ekitaldi puntual soziokulturala, eta horren prestakuntza. o Espazioa kultura-izaerako proiektu ez eszenikotarako erabiltzea. 

Horietako bakoitzak baldintza batzuk bete beharko ditu, bere ezaugarrien arabera. 

Espazioa promozio- edo merkataritza-helburuarekin erabiltzea, argazki-saioak ekoizpenerako egitea, ikuskizuna ikus-entzunezko bitartekoetan grabatzea, erakusketa kontrolatua egitea programatzaileentzat, eta publikoarekin testak egitea, beste tarifa batzuen arabera daude, ez dira teknikoarekin edo gabe entseguak egiteko tarifa berdinak. 

4. Baldintza orokorrak. 

a) Erabilgarritasuna: 

Ordutegi-erabilera librea erreserba-egun guztietan: 24 h/egun 

Espazioaren erabilera esklusibitatean egingo da. 

b) Instalazioen sarbidea eta erabilera. 

Zentrorako sarrera hatz-marka digitalaren bitartez egiten da, eta beraz, dagozkion pertsonak (ekoizpena, teknikoak, ekipo artistikoa) egun batzuk lehenago bertaratuko dira euren datuak eta hatz-marka emateko. 

Harrobiaren konfidentzialtasunari eta datu-babesari buruzko politikaren arabera, informazio hori artxibo digital bati gaineratuko zaio Harrobiak erabilera esklusiboki administratiboa egiteko. Edozein unetan, eraginpeko pertsonek euren datuak artxibo digital horietatik ezabatzea eskatu ahal izango dute. 

Hatz-markak konpainia Harrobian dagoen bitartean bakarrik egongo dira aktibo. 

Egun berean espaziorako sarbideari, atezain automatikoaren erabilerari, alarmaren pasahitzari eta espazioaren beste segurtasun- eta erabilera-protokolo batzuei buruzko informazioa emango da. 

c) Espazioak eta zerbitzuak. 

Eskainitako espazio, ondasun eta zerbitzuak Harrobiaren webgunean xehatzen direnak eta kontratuan espresuki adierazitakoak dira. Bilduta ez dagoen beste edozein beharrizan ekoizlearen kontura joango da. 

Honako espazio osagarri eta zerbitzu hauek hornitzen dira: 

- Berokuntza eta ur beroa. 

- Office-espazioa, honako hauek dituena: mahaiak eta tabureteak, mikrouhin- labea, kafegailua, ontzi-garbigailua, hozkailua, ur-berogailua eta oinarrizko sukaldeko tresneria. 

- Armairuak, dutxak eta komunak. 

- Karakterizazio-seta. 

- Garbitegia, honako hauekin: garbigailu-lehorgailua, detergentea, arropa- esekigailua, konketa kanil luzagarriarekin (ile-apaindegietakoa bezalakoa), eta lisatzeko ohola. 

- Bi kamerino-modulu 8 lagunentzat, ispiluarekin eta argiarekin. Astoa. 

- 90 aulki (beltzak / gorriak) eta orga garraiatzailea. 

- Eremu teknikoa. 

- Artistentzako atsedenerako espazioa, tatami-zorua duena, kuxinak eta mantak barne. 

- Wifi. 

Garbiketa: 

- Espazioa astean behin garbitzen da aurrekontuaren barruan. 

-  Erabileraren eta konpainiaren premien arabera, ikuskizun bakoitzerako neurrira egindako garbiketa-egutegi osagarriak hitzartuko dira. 

- Garbiketarako material orokorra dago konpainien eskura, mugarik gabe erabiltzeko. 

5. Arlo teknikoa. 

d) Erreserba ‘teknikoarekin’ 

Erreserba ‘teknikoarekin’ erabiltzeko egiten denean, tramoiari, argiztapenari, soinuari eta ikus- entzunezkoei lotutako operazioak behar den aurrerapenarekin adostuko dituzte Harrobiaren zuzendaritza teknikoak eta konpainiaren zuzendaritza teknikoak. Bi alderdiak harreman aktiboan egongo dira, lanak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren zeregin eta gorabehera guztiak konpontzeko. 

Bi alderdien artean ezinbesteko bi hitzordu ezartzen dira: 

• Muntatzeko eguna. Lau orduko saioa, honako lan-plan honekin: 

• Harrobiak hornitutako materiala gainbegiratzea. 

• Eskura dauden ezaugarri tekniko guztien azalpena, baita euren funtzionamenduaren eta zuzkidurak modu egokian erabiltzeko maila teknikoan beharrezkoa den guztiaren azalpena ere. 

• Harrobiaren teknikoa konpainiaren zerbitzura, ikuskizunaren muntaketa teknikoan laguntzeko lanbidearen berezko zereginetan. 

Desmuntatzeko eguna. Lau orduko saioa, honako lan-plan honekin: 

• Konpainiak erabilitako material guztia eta bere erabilera-egoera ikuskatzea, eta gorabehera-partea egitea. 

• Ekoizlearen eta Harrobiaren zuzendaritza teknikoen arteko lankidetza ikuskizunaren desmuntatze-zereginetan. 

• Aretoa ondo jasota eta hurrengo ekoizpenerako teknikoki prest dagoela ikuskatzea. 

e) Erreserba ‘teknikorik gabe’ 

Konpainiak lan egiteko oinarrizko argiztapena izango du eszenatokiaren eremu osoan, espezialista teknikoen presentziarik gabe. 

Profil teknikorik gabeko langileak behar izanez gero, Harrobiaren bulegoarekin hitzartu beharko da. 

6. Aplikazio-tarifak. 

2020rako bi tarifa desberdin ezartzen dira egun bakoitzeko: 

TARIFA MURRIZTUA Eusko Jaurlaritzaren Kultura 

Sailaren laguntzarekin 

TEKNIKORIK GABE 70 € 

TEKNIKOAREKIN 90 € 

TARIFA HITZARTUA* Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko 

Udalaren laguntzekin 

TEKNIKORIK GABE 20 € 

TEKNIKOAREKIN 40 € 

*harrobia.org webgunean ezarritako baldintza orokorren arabera. 

Urtero eguneratuko dira webgunean adierazitako informazioaren arabera. 

7. Erreserba formalizatzea 

Espazioa erreserbatzeko konpromisoa honako pauso hauek ematen direnean formalizatuko da: 

f) Eskaera egiteko inprimakia. 

Webgunean edota zuzenean bulegotik ematen da, ‘Erreserba aurreratua’ edo ‘Erreserba erabilgarritasunaren arabera’ den kontuan izanik. 

g) Harrobiak aurkeztutako aurrekontua onartzea. 

h) Erreserba-kontratua sinatzea eta bertan aurretiazko baldintza gisa agertzen direnak betetzea 

(dokumentazio teknikoa, bankukoa, eta abar). 8. Administrazioa: 

Harrobiaren / Eskenaren bulegoa behe-solairuan dago. 

Ordutegia: 08:00etatik 16:00etara astelehenetik ostegunera, eta 08:00etatik 15:00etara ostiraletan— . Kontsultatu uztaila eta abuztuko ordutegia. 

Bilboko Aste Nagusian itxita egongo da. 9. Sustapena / Publizitatea 

Erabiltzaileen ekoizpenek euren komunikazio grafikoan Harrobiaren logo korporatiboa jarri behar dute nahitaez. 

Era berean, ekoizleak ikuskizunaren irudi digital bat emango du ekoiztu diren ikuskizunen dokumentu-banku propiorako, eta komunikazio publiko mugaturako erabiltzeko baimena emango du, erabilera orokorrik gabe eta izaera komertzialik gabe.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri