Hibai Etxebarria: «XXI. mendera ekarriko ditugu Benito Lertxundiren kantak»
- DataUrtarrilak 22
- Gaia Musika
Lertxundik 1980ko hamarkadan sortutako abestiak seikote formatuan berreskuratuko ditu Etxebarriak; bihar Bilboko Kafe Antzokian ariko dira, eta otsailaren 1ean, Donostiako Dabadaban.
Kontuan hartuz aitak 1983an eraman zuela lehenengoz haren kontzertu batera, eta geroztik urtean gutxi gorabehera hiru edo lau aldiz ikusten duela, guztira Benito Lertxundiren ehun kontzertutik gora ikusiko zituela kalkulatu du Hibai Etxebarriak (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1980). Pedagogoa, ikertzailea, ekoizlea eta kazetaria ere bada Etxebarria, eta musikologiaren ikuspegitik ikertua du Lertxundiren ibilbidea unibertsitaterako. Baina musikaria ere bada, eta alor horretan ere sekula ez du ezkutatu Lertxundiren eragina, 2017an Hibai izenarekin bakarkako ibilbidea hasi zuenetik. Kontrakoa. «Geratzen zaigun azken bastioia da». Omenaldia egingo dio orain: haren 1980ko hamarkadako abestiak berreskuratuko ditu Izar & Star zikloaren barruan. Bilboko Kafe Antzokian arituko da bihar, eta Donostiako Dabadaba aretoan joko du otsailaren lehenean.
Nola lortu Hibai izatea eta, aldi berean, Benito?
Zail egin zait enfoke egokia topatzea. Izar & Star proiektuan normalean omendu ohi diren artistak hilda egoten dira, edo urrunekoak izaten dira bestela. Eta nik hasieratik argi ikusi nuen ezin nuela jo Benitok berak orain bere emanaldietan jotzen duena. Horiek entzuteko, haren kontzertuetara joatea da onena. Kontzertuak nolabaiteko batasun bat izan zezan ere nahi nuen, eta baita bideragarria izan zedila ere. Zuberoa eta Altabizkar disko bikoitzak orkestra barroko batekin jotzea izan zen nire lehen proposamena, lehen abestitik azkenera, denak jarraian. Baina oso aurrekontu handia eskatuko luke horrek, eta Euskalduna jauregia edo antzeko aretoren bat. Hori da nire ilusioa, baina Kafe Antzokian eta Dabadaban jotzeko egoki den formatu bat bilatu dugu azkenean.
Eta hala iritsi zara, azkenean, Lertxundiren 80ko hamarkadako abestiak errekuperatzera.
Ondo ezagutzen dut haren musika, baina jarraitzen du sortzen, eta errespetuz aritu nahi nuen. Badira Benitok aspaldi jotzen ez dituen garai hartako abesti batzuk: Formak, Denborak, Egun batez... Nik oso gustuko ditut, eta ongi doaz nire bakarkako proiektuaren formatuarekin. Gainera, kontzertuetarako errepertorio koherente bat ere bilatzen nuenez, hor ikusi nuen aukera.
Zure abestiak ere tartekatuko dituzu emanaldian.
Nire kantek alde guztietan dute Benitoren airea. Erabateko erreferentea da niretzat, eta onartzen dut haren eragina. Harro, gainera. Haren abestiekin tartekatuta joko ditugu gureak.
Hitz egin duzu harekin?
Zuzenean ez. Baimenak eskatu ditugu, eta Facebooken ere idatzi diogu elkarri zerbait, baina aurrez aurre ez gara egon.
Eta kontzertura azalduko balitz?
Kristoren poza emango lidake! Omenaldi polita da. Ideia ez da bakarrik haren kantak jotzea, baizik eta haren kantak XXI. mendera ekartzea, eta gaur egun dagoen erritmoarekin eta pultsuarekin jotzen ditugu. 80ko hamarkadako diskoetan nabari dira swing doinuak sartzeko asmoak eta halakoak.