Mikel Urdangarin eta Alison Keable: «Leonard Cohen beti izan da inspirazio iturri handia»
- DataAbenduak 19
- Gaia Musika
Hiru urtez parentesi artean eduki du Urdangarinek Leonard Cohenen abestiekin emandako kontzertuaren grabazioa, eta, dolua pasatu ostean, orain argitaratu du 'Hotza da NY is cold' lana.
Benetan pozik gelditu ziren Mikel Urdangarin (Zornotza, Bizkaia, 1971) eta beste taldekideak 2016ko urriaren 21ean, Izar & Star zikloaren barruan, Bilbon Leonard Cohenen abestiekin eman zuten kontzertuarekin, eta eskuetan zuten, badaezpada, egindako grabazioa ere —Donostian ere eman zuten kontzertua—. Handik hilabete eskasera hil zen Cohen, eta «etxeko ahots bat» hil zitzaiola sentitu zuen Urdangarinek. Dolu moduko batean sartu, eta parentesian eduki du grabazioa hiru urtez. Alison Keable (Londres, 1984) abeslariaren ahotsarekin berpiztu zitzaion proiektua. Orain zuzeneko grabazio haren gainean txertatu dute Keableren ahotsa estudioan, eta mila aleko edizio mugatua kaleratu dute, biniloan, Zart kolektiboarekin. Cohenen hamar abesti ditu diskoak, Alain Urrutia marrazkilariaren margolan baten lamina bat ere badarama, eta CD bat ere badago, zuzeneko emanaldian Cohenen abestiez gain Urdangarinek eskaini zituen bere zazpi abestiak ere badituena.
Cohenengana hurbiltzea izango zen erronka, era berean, harengandik pixka bat apartatuz.
MIKEL URDANGARIN: Kantaera ez zen nik ekar nezakeen gauza bakarra, baina inportanteena bai. Kantua zure egin behar duzu, eta nik kantatzen ditut Cohenenak neureak balira bezala. Ingelesez kantatzen ditut, eta fidelak izan gara harmonian eta egituren ehuneko handi batean, baina interpretazioetan ez. Gauza batzuk lotuta eraman genituen kontzertura, baina beste batzuk eguneko sormenari lotuta doaz. Behin kantutegia hautatu nuenean, aldendu egin nintzen, eta ez nuen Cohen berriz entzun, ahalik eta freskoen joateko.
Batere emakumezko ahotsik gabe egin zenuten zuzenekoa, baina, diozunez, Keableren ahotsak berpiztu du proiektua.
M. U.: Nahasketak egiten genbiltzala, umezurtz entzuten genituen abestiak, koruak ere Cohenen abestien parte direlako. Alisoni [Keableri] proposamena egin, eta haren baiezkoak beste leku batera eraman du diskoa.
«Ez entzun Cohen». Agindu hori eman zizun Urdangarinek.
ALISON KEABLE: Izen ezaguna zen Cohen etxean, baina ez nuen haren musika entzuna, Jeff Buckleyk egindako Hallelujah kantaren bertsioaz aparte; beraz, bitxia da Mikelen [Urdangarinen] bidez heldu naizela harengana. Jatorrizko koruak ez entzutea erabaki genuen, eta uste dut erabaki ona hartu genuela. Imitaziora jo beharrean, neure ahotsa bilatzera behartu nau horrek, eta oso aberasgarria izan da.
Zure kantaerak eta Cohenenak badituzte elkarguneak; adibidez, narratibotasunerako joeran eta konponketetan.
M. U.: Baietz uste dut.
Zuzeneko osoa biltzen duen CDa, esaterako, zure abestiek abiatzen dute, gero datoz Cohenen bertsioak, eta amaieran berriz daude zure kantak. Eta, halere, bildu samarra dago dena.
M. U.: Ahotsa eta taldea bera direnez, oihal bat sortzen da, eta horrek biltzen du dena. Kontrasterik handiena sortzen du euskaratik ingelesera pasatzeak. Baina hori izan da naturalena niretzat, ingelesa hizkuntza afektiboa delako, gaztelera bezala. Ingeles irakaslea izan nintzen bi urtez, eta Edinburgon ere bizi izan nintzen.
Baina badago kantak ulertzeko modu paretsu bat, ez duzu uste?
M. U.: Inspirazio iturri handia izan da beti Cohen niretzat. 17 urte bete nituen egunean oparitu zidan aitak I'm your man biniloa, eta horrek kointziditu zuen nire nerabezaro berantiar eta ekaiztsuarekin. Txunditu egin ninduen disko horrek, eta, gainera, orduan hasi nintzen musika jarrita ikasten, eta lehenengo aldiz nota onak ateratzen. Nire bizitzako eta gure etxeko soinu banda bihurtu zen. Harreman afektibo bat sortu zuen horrek, Benitok [Lertxundik] nigan eragiten duena bezala: Cohen da ahots bat oso etxekoa. Eta egon daiteke hurbiltasun estetiko bat ere, eta hizketan ere uste dut konpartitzen dugula giza harremanei buruz idazteko joera: maitasunaren ertz guztiak aztertzeko asmo hori. Neure kantuak bereen ondoan jartzen ditut, baina hori delako nire errealitatea; ez nabil parekatzen. Etxeko intimotasun horretatik egiten diot omenaldia, eta aitaren binilo harengatik atera dugu binilo hau ere. Zer garrantzi duten gertakari txikiek gure bizitzetan, ezta?