Viphoto-k gai-sorta zabaldu du, estatu mailan sendotzearren

  • Viphoto-k gai-sorta zabaldu du, estatu mailan sendotzearren

  • DataAzaroak 29
  • Gaia Ikusizko arteak

Gasteizko argazkigintza garaikideko festibala azaroaren 29tik urtarrilaren 16ra arte egingo da

VIPHOTO FEST 2019 KATALOGOA

Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok Gasteizko Viphoto argazkigintza garaikideko festibalaren bigarren edizioa aurkeztu du, zeina azaroaren 29tik urtarrilaren 16ra arte egingo baita.

Argazkigintza garaikidea adierazpide gisa sustatzea da ekitaldiaren helburua, gaur egungo belaunaldiek hori baliatzen baitute munduaz duten ikuspegia azaltzeko eta gertatzen diren istorioak kontatzeko.

2019an, lehiaketak gai-sorta zabalduko du, estatu mailan sendotzearren, eta leku gehiagotan aurkeztuko ditu proposamenak: Montehermoso kulturunea, Amarika aretoa, Araba aretoa, Artium zentro-museoa, Vital Fundazioaren aretoa eta Talka galeria.

Erakusketak, proiekzioak, eztabaida-mahaiak, hitzaldiak, argazki-sortak eta merkataritza lokaletako esku-hartzeak barne hartzen ditu Viphoto -ren egitarauak.

Sariak

VIPHOTO-k bi sari sortu ditu: Viphoto Montehermoso eta Viphoto Amarika, bakoitza 5.000 euroko zuzkiduraz. Inaugurazioko asteburuan (azaroaren 30etik abenduaren 1era) aztertuko dira lan-sortak, lehiaketaren bi irabazleak hautatzeko. Antolatzaileek argazkigintza eta erakunde arloetako erreferentziazko profesionalen laguntza izango  dute horretarako: Joan Fontcuberta, Sema D’Acosta eta Beatriz Herráez.

Montehermoso kulturunean erakutsiko dira Euskadiko irabazlearen lanak, eta Amarika aretoan, kategoria absolutuko irabazlearenak.

Izan ere, Arabako Argazkigintza Elkarteak antolatzen du VIPHOTO, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Artium Fundazioaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Gasteizko Udalak 8.000 euroko ekarpena egiten ndio jaialdiari. Kopuru hori handitu egin izan da azken urteetan: 1.420 eurokoa zen 2015ean, 4.012 eurokoa 2016an, eta 8.000 euroraino iritsi zen 2017an, ordutik hona kopuru horri eutsi diolarik. Kopuru horri, gainera, Viphoto Montehermoso sariko 5.000 euroak gehitu behar zaizkio.

Informazio gehiago: www.viphoto.es

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri