'Ventajas de viajar en tren', 'El hoyo' eta 'Paradise Hills', Sitgesen lehian
- DataUrriak 4
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Euskal zinemagileek zuzendutako hiru filmek hartuko dute parte urriaren 13ra arte kataluniar udalerrian izango den Fantasiazko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren Sail Ofizialean
“Ventajas de viajar en tren”, Aritz Moreno donostiar zuzendariaren lehen film luzea, “lan sailkaezin eta probokatzailea”; “El Hoyo”, Galder Gazteu-Urrutiaren filma, gizarte kritikaz gainezka ikuslea inguru distopiko batean kokatzen duena; eta “Paradise Hills”, Alice Waddington bilbotar zinemagileak Sundanceko jaialdian erakutsi zuen filma Kataluniako Fantasiazko Zinemaren Nazioarteko Jaialdian egongo dira, Sitgesen, urriaren 13ra bitartean.
Hiru pelikulok Kataluniako jaialdiko saria irabazteko hautagaiak dira, Sail Ofizialean proiektatuko baitituzte.
“Ventajas de viajar en tren”, EiTBren parte-hartzea duen pelikula, azaroaren 8an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, eta Jaialdiko sail ofizialean erakutsiko dute. Aktore taldean daude Luis Tosar, Pilar Castro, Ernesto Alterio, Quim Gutierrez, Belen Cuesta, Macarena Garcia, Javier Godino eta Javier Botet.


