Andeka Gorrotxategi tenoreak euskarazko errepertorioa taularatuko du Bilbon

  • Andeka Gorrotxategi tenoreak euskarazko errepertorioa taularatuko du Bilbon
eitb.eus

  • DataUrriak 1
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika

“Alare! Euskal operaren une gogoangarriak” kontzertua abenduaren 30ean izango da, Euskaldunan. Bezperan, entsegu orokorrera joateko sarrerak ere badaude salgai

Andeka Gorrotxategi bizkaitar tenoreak “Alare! Euskal operaren une gogoangarriak” kontzertua eskainiko du abenduaren 30ean, 19:30ean, Euskalduna jauregian, Bilbon, euskaraz soilik egongo den errepertorioarekin.

Ana Otxoa Pando sopranoak, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Oliver Diaz maisuak zuzendutako Bilboko Koral Elkarteak lagunduta arituko da Gorrotxategi gau horretan.

Bilboko kontzertua eta urtarrilaren 4an Getxon emango duena zuzenean grabatuko dute, Juan Ángel Vela del Campo idazle eta musika kritikariaren lana ere bilduko duen CD bat argitaratzeko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri