Izkander Fernandez: «27 urteren ostean Josu Zabala eta Gari eskenatokian ikustea loteriarekin konpara daiteke»
- DataIrailak 27
- Gaia Musika
Hertzainaken ondarea oholtzaratu zuten atzo Bilboko Euskaldunan Josu Zabala eta Garik. Izkander Fernandez musika adituaren esanetan «espero bezala oso hunkigarria» izan zen kontzertua. Bertan izan ziren askorentzat 27 urteren ostean bi artistak eskenatoki baten gainean ikusi ahal izatea loteriarekin konparagarria dela esan digu.
Publikoari buruz galdetuta, denetarik ikusi zuen. «Igartzen zen Hertzainakek bere ekarpena egin zuela belaunaldi jakin baten soinu bandan, baina ikusten ziren ere 30 urte inguruko gazteak».
Kontzertuaren nondik norakoak errepasatu ditugu Fernandezekin. Kontatu digu bertsoekin hasi zela emanaldia, kantu gogoangarriak jo zituztela eta oholtza gainean artista ugari izan zela.


