Artisten mugikortasunerako deialdia, irekita

  • Artisten mugikortasunerako deialdia, irekita

  • DataIrailak 16
  • Gaia Musika

Ibermúsicas programako musikarientzako mugikortasun-laguntzen deialdian parte hartzeko epea 2019ko urriaren 1era arte dago zabalik.

Deialdiak Iberoamerikako artisten artean mugikortasuna sustatzea du helburu. Artisten balizko helmugak jarraian jasotako herrialdeetako jaialdi, merkatu, foro, feria, areto edo kontzertuak izan daitezke: Andorra, Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Dominikar Errepublika, Ekuador, El Salvador, Espainia, Guatemala, Honduras, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Portugal, Txile, Uruguai eta Venezuela.

Deialdiaren laburpena

Musikari bakarlariek, taldeek, abesbatzek zein beste edozein formatuko taldeek parte har dezakete, eta ez dago inolako mugarik musika estiloari dagokionez. Nazioarteko sona duten ibilbide aipagarriko musikariak zein nazioartean ospea hartzen ari direnak hartuko dira kontuan, baina, betiere, euren nazioetan ibilbide garrantzitsua duten musikariak izan behar dira.

Nazionalitatez edo ziurtatutako bizileku-baimenez honako herrietako musikariak izan behar dira: Argentina, Costa Rica, Ekuador, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Panama, Paraguai, Peru, Txile eta Uruguai.

Jarduerak 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egin beharko dira.

Hautatutako proiektuek 10.000 dolar arteko laguntza ekonomikoa jasoko dute.

Esteka honen bitartez deialdien oinarriak eta baldintzak ikus daitezke

Ibermúsicas

Ibermúsicas nazioarteko lankidetzako programa multilaterala da. Esklusiboki bideratuta dago Iberoamerikako aniztasun musikalaren ezagutza eta presentzia sustatzen duten musika arteei. Eskualdean publiko berrien sorkuntza bultzatzea ere badu helburu, sektoreko profesionalen lan merkatua zabaldu asmoz.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri