Miren Amuriza: «Nobela zaintzaz baino, interdependentziaz ari da»

  • Miren Amuriza: «Nobela zaintzaz baino, interdependentziaz ari da»
Argia

  • DataIrailak 5
  • Gaia Literatura

Berriz, 1990. Euskal filologia ikasia. Bertsolaria. Prentsan zutabegilea. Haur literatura idatzi du eta Basa (Elkar) da idazle izena eman dion lehen liburua. Eleberriak XX. Igartza saria irabazi zuen 2017an. Sabina Gojenola da protagonista, Altzerreka baserria gobernatzen duen alarguna. Basa eta egoskorra da. Henry koinataren zaintzaz arduratzen da eta nekez moldatzen da seme-alabekin.

Bertsolari izateak laguntzen al du idazle gisa plazaratzen?

Denetik daukala uste dut. Idazteari berari dagokionez, bertsolariok hizkuntzarekin daukagun trebakuntza lagungarria da, batez ere, ahozko erregistroei dagokionez, hizkuntzaren ezaugarri asko erabiliak baitira bertsolaritzan. Agian, narrazioan hori ez da igartzen, baina elkarrizketetan bai. Nik horiek bertsolaritzatik jaso ditut. Gero, bi jardunak hain dira diferenteak! Nik bertsolaritza bizi dut barrutik kanporanzko jardun bezala, idaztea, aldiz, kanpotik barrurako ariketa da niretzat. Bertsotan aritzeko behar dudan aldarte optimoa eta idazteko behar dudana guztiz diferenteak dira. Horretaz konturatu naiz asko idazten aritu izan naizen garaietan; asko kostatzen zitzaidan plazara ateratzea, tenperatura eta erregistro aldaketak menperatzea. Gorputzaldi oso ezberdinez jarduten dugu bi zereginetan.

Bertsolari izatea estigma al da idazle izaterako bidean?

Beti egon da eta egongo da orain ere bertsolari izateagatik errezeloz begiratuko gaituenik, baina edozein lan egiten duzunean ikusgarritasun apur bat izatea, hasieran batez ere, bentaja moduan ikusten dut. Gero, nik idazleen mundua ez dut hainbeste ezagutzen, ez dakit zer pertzepzioa eduki dezaketen bertsolarion lanaz, eta nahiago dut horretan ez pentsatu. Saiatzen naiz zurrunbilo horretatik aparte samar ibiltzen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri